Zuzenean

Naiz Irratia

Plaza 'hutsa' dena, edukiz eta mamiz beteko du Sortuk otsailaren 4an Burlatan

Herrigintzan ari diren ezker abertzaleko kideak saretzeko urrats berria emango du Sortuk otsailaren 4an, Burlatan. Plaza Hutsa egitasmoaren edizio berria antolatu du egun horretarako. Oihana San Vicente kidearekin mintzatu gara hitzorduaz. 

Audio_placeholder

Plaza 'hutsa' dena, edukiz eta mamiz beteko du Sortuk otsailaren 4an Burlatan

Loading player...
Plaza Hutsa egitasmoa, aurreko edizioan. © Aritz LOIOLA
Plaza Hutsa egitasmoa, aurreko edizioan. © Aritz LOIOLA

Zita jarria dago: otsailaren 4an, Burlatako kultur etxean. Ezker abertzaleko militante guztiak daude deituak bertara, Plaza 'Hutsa' dena eztabaidaz, hausnarketaz eta ideia berriez betetzeko. Hala azaldu du Naiz Irratian Oihana San Vicente Sortuko kideak.

Hiru urteko etenaldiaren ostean dator edizio berria, pandemiak eta Sortuko Kongresuak berak baldintzatu baitute orain arte ospatu ezin izatea. «Egunerokoan lanean diharduten lagunak bildu eta eztabaidarako plaza bat, espazio goxo eta eroso bat eskaini nahi dugu; hausnarketa orokorrak ez ezik, lokalagoak ere bilatu nahi ditugu», azaldu du San Vicentek. 

Egunerokoan herritar andana dago gai horietan lanean, zentzu horretan gehitu du horiei guztiei «aitortza moduko bat» egiteko plaza ere izango dela.

Askotariko gaiak landuko dituzte, konkretuetatik hasi eta estrategikoetaraino, solasaldi zabalen bidez edo tailer zehatzagoetan.

Jaurlaritza Logoa