Zuzenean
Pabellón 6 antzerki laborategiko Gazte Konpainiaren lehen promozioa 2015ean sortu zen, arte eszenikoetan formatutako gazteentzat lehen esperientzia profesionalak eskaini nahian. Romeo eta Julieta estreinatu zuen Gazte Konpainiak 2016an. Orduz geroztik, lan eta lan ibili dira.
Ostiral honetan aurkeztuko dute ‘Komedia madarikatua’ izeneko antzezlana. Tomás Afán Muñoz autorearen ‘Tríptico infernal’ testuaren bigarren eta hirugarren zatiak abiapuntu hartuta, belizismoari kritika egingo diote umoretik, absurdotik. Gaizka Chamizo zuzendaria laguntzaileak azaldu digu testuaren adaptazioa ez dela lan zaila izan. Izan ere, erabiltzen duen umorea «txukuna eta inteligentea» da eta orainaldiari buruz hitz egiteko parada ematen du.
Sei antzezlek hartuko dute oholtza. Urrian hasi zen lantaldea entseguekin eta bidea gorabeheratsua izan den arren, «emankorra» izan dela azaldu du Aitzol Villahoz antzezleak. Umorea euskaraz egitearen garrantzia azpimarratu du aktoreak; askotan kosta egiten den ariketa dela uste baitu.
Sorkuntza prozesua euskaraz izan da, eta hala haragitu dute antzezleek obra. Ostera etorri da gaztelaniazko bertsioa eta entseguak. Estreinaldia urtarrilaren 27an izango da, euskarazko bertsioa aurkeztuko dute lehenik. Eta otsailaren 3an oholtzaratuko dute lehen aldiz gaztelaniazko bertsioa. Sarrerak Pabellón 6ko web atarian eskuratu daitezke.