Zuzenean

Naiz Irratia

Analisi Mahaia: Ainhoa Etxaide eta Julen Bollain

Etxebizitzari loturiko azken berriez eta Glovo enpresaren lege-hausteez aritu gara bi tertuliakideekin. Tartean, Glovok «legea ez betetzea» erabaki duela ohartarazi du LABeko Iñigo Alonsok eta «inbertsio oso handiak» egiten dituzten enpresek «ordenamendu juridiko osoa auzitan» jarri nahi dutela.

Audio_placeholder

Analisi Mahaia: Ainhoa Etxaide eta Julen Bollain

Loading player...
Glovoko banatzaile bat, Donostian.
Glovoko banatzaile bat, Donostian. (Jon URBE | FOKU)

Estatu espainiarreko Lan Ikuskaritzak Glovo enpresa zigortu du beste behin autonomo faltsuak eta egoera irregularrean dauden atzerriko pertsonak erabiltzeagatik. 57 milioi euroko isuna jaso du. Aurrez ezarritako beste hainbat zigor haintzat hartuz, 200 milioi euro baino gehiagoko zigorra jaso du jada.

Ainhoa Etxaide eta Julen Bollainekin aztertu dugu egoera, baita LAB sindikatuko Zerbitzu Pribatuen Federazioko kide Iñigo Alonsorekin. Azaldu du Glovoko langileek «erabateko ezegonkortasuna» bizi dutela, «autonomo moduan lan egitera behartzen dituzte, lan araudiek ematen dituzten berme guztiak ukatuz». Alonsoren esanetan, egoera «enpresa handi batek hartutako erabaki irmo baten ondorioa da» eta oinarrian «legea ez betetzeko» erabakia dago. Ohartarazi du pultsu baten aurrean gaudela, «enpresa mota hauek inbertsio oso handiak egiten dituzte eta ordenamendu juridiko osoa auzitan jartzen dute, apustu ekonomiko oso sakona da».

Irungo etxegabetzea, Azora funtsa eta etxebizitza politikak

Azken egunotan zabaldu diren berrien aurrean, instituzio publikoek etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak hartu behar dituztela aldarrikatu dute bi tertuliakideek. Bi auzitan jarri dugu fokua, batetik Irunen 80 urteko gizonezkoa etxegabetu izateko zorian dago, Promotoria Coliseum funts putreak eman zion ultimatuma amaitu ostean. Bestetik, Katalunian Sindicat de Llogaresek Azora funts putrearen aurkako epaiketa irabazi du alokairu kontratuetan barneratutako abusuzko klausulen salaketa baten ondotik.

Jaurlaritza Logoa