Zuzenean

NAIZ Irratia

Eneko Calle: «Gizarte zibilari dagokio bakegintzan bultzada ematea»

Martxoko VI. topaketarekin agur esango du Foro Sozialak. Bake prozesua babestu eta indarkeria-zikloaren ondorioen konponbidea bideratzeko, 12 gomendio sustatzeko helburuarekin sortu zen. Aholkuen gehiengoa beteta, 10 urteko ibilbidearen jardunaren berri eman dute Teresa Toda eta Eneko Callek.

Audio_placeholder

Eneko Calle: «Gizarte zibilari dagokio bakegintzan bultzada ematea»

Loading player...
Teresa Toda eta Eneko Calle, Foro Sozial Iraunkorreko kideak.
Teresa Toda eta Eneko Calle, Foro Sozial Iraunkorreko kideak. (NAIZ Irratia.)

Sortzetik amaierara kondenatua izan arren, «indartuta» eta «hunkituta» irten ziren, Eneko Calle eta Teresa Toda, Durangon, eremu ezberdinetako eragileekin buruturiko topaketaren ostean. Bertan baturiko antolakunde ezberdinen aniztasunak Foro Sozialak izan duen «ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarlana» froga dela, ondorioztatu du Todak.

Teresa Toda kazetaria espetxean zegoen, 2013. urtean, Foro Soziala sortu zenean. Modu berezian bizi izan zuen bake prozesua indartzeko taldearen sortzea. «Modu berezian bizitzen da. Ez duzu dena ulertzen, baina badakizu esperantza izpiak agertzen direla». 2015. urtean bat egin zuen taldearekin. «Ezberdinen arteko elkarrizketa eta akordioei esker», hamaika gomendioen gehiena bete dela, ziurtatu du.

Zailena muturreko iritziak gerturatzea izan dela uste du Eneko Callek. Konfiantza berriak eraikitzeko zailtasuna egon arren, metodologiaren bitartez «asmatu» egin dela, erantsi du. Gaineratu du Foro Soziala lanean hasi zenean, Rajoyren gobernuak trabak jarri arren, «jendartearen bultzadari esker» oztopo asko gainditu direla.

«Diskrezioz lan egitea» funtsezkoa izan da Todarentzat, baita hainbat biktimen jarrera eraikitzailea. «Haiei esker ere lortu da. Biktima ezberdinen arteko topaketa eta hurbilketa eskertu behar da». Gakoa, bere esanetan, batasunean zentratzea da, zatiketan baino.

10 urte hauetan, «inflexio puntua» ETAren desegiteak eragin zuela baieztatu du Callek. Todak gaineratu du, presoen hurbilketa errealitate bat zela ikusteak ere asko aldatu zuela egoera.