Zuzenean

Garazi Castaño

«Ekuaziotik atera eta kanpotik ikusten nuena aipatu dut»

Txavvö ezizenaren atzean dago Eki Erro. Gazteako maketa lehiaketako finalista izatera iritsi eta abenduan kaleratu du bere lehen lan auto-ekoiztua ‘Trompetas en el Pirineo’. Mikel Iturriarekin grabatu du Psilocybenea aretoko estudioan.

Audio_placeholder

«Ekuaziotik atera eta kanpotik ikusten nuena aipatu dut»

Loading player...
‘Trompetas en el Pirineo’ bere lehen lana aurkeztu du Txavvök
‘Trompetas en el Pirineo’ bere lehen lana aurkeztu du Txavvök (Txavvö)

Bidasoa aldera bidaiatu dugu KulturHarian, soinu elektronikoek gidatuta. Txavvök bere lehen lana kaleratu berri du: ‘Trompetas en el Pirineo’. Eta izenburuak kontrakoa iradokitzen duen arren, hamar kantez osatutako diskoak Hondarribiko idiosinkrasian murgilduko gaitu bete-betean.

Hasieran hitzak eta musika Errorenak ziren, eta Mikel Iturria grabaketa lanetan izan zuen bidelagun. Sorkuntza prozesuak aurrera egin hala, tandem moduan lan egiten amaitu zuen bikoteak. Psilocybenea aretoko estudioan eman diote forma proiektuari.

Letren ikuspegitik zein musikari dagokionez, garapena nabaria da diskoan kantuak entzuten joan heinean. Baina nagusiki, soinu elektronikoek definitzen dute ‘Trompetas en el Pirineo’; nahiz eta tronpeta eta biolin doinuak ere entzun daitezkeen.

Hondarribiari eta Bidasoari erreferentziak nabarmenak dira. ‘Sirakusa’ kantuan eta bideoklipean, kasu. Baina itsasoari ere erreferentzia asko daude kantuetan zehar. Kanpotik begiratu dio bere inguruari Errok, erretratu ahalik eta zintzoena, baina pretensiorik gabekoa, egin asmoz.

Jaurlaritza Logoa