Zuzenean

Naiz Irratia

Analisi mahaia: Nagua Alba eta Julen Mendoza

Hamabostean behin astelehenetan egin ohi dugun legez, mahaiaren bueltan bildu ditugu bi solaskideak. Gasteizen zabaldu asmo duten errefuxiatuen zentroak ekarri duen polemikaz eta Estatu frantsesaren erretreta erreformaz aritu gara, besteak beste.

Audio_placeholder

Analisi mahaia: Nagua Alba eta Julen Mendoza

Loading player...
Arana klinika, Gasteiz. Hemen zabaldu nahi du Espainiako gobernuak 300dik gora errefuxiatu bilduko lituzkeen makrozentroa.
Arana klinika, Gasteiz. Hemen zabaldu nahi du Espainiako gobernuak 300dik gora errefuxiatu bilduko lituzkeen makrozentroa. (GOOGLE MAPS)

Polemika garratza bizi dute azken egunetan EAJk eta PSEk Gasteizen, Espainiako Gobernuak Arana klinika zegoen eraikinean zabaldu asmo duen errefuxiatuen zentroa dela eta. Hauteskunde giroak hauspotuta, kezka puntu ezberdinen inguruan jardun dira Nagua Alba eta Julen Mendoza solaskideak; aldebakartasunez hartu den erabakia izateaz gain, horrelako makrozentroek dakarten ereduarekin kritiko agertu dira, eta ezinegona adierazi dute baita ere horrelako tira-birek iritzi publikoan izan dezaketen eragin negatiboagatik.

Halaber, Ipar Euskal Herrira begira ere jarri gara erretreten erreformaren harira. Mobilizazio soziala ukaezina dela nabarmendu dute, baina errezeloa dute Emanuelle Macron presidenteak ez ote duen asumituta «gatazka giro» hori. Duda egin dute nork kapitalizatuko ote duen nahigabe giro hori.