Zuzenean
«Ijitoen diskriminazio onartzen du gizarteak, baina gero urrun nahi ditu»
‘Neurtu 2022: Ijitoekiko pertzepzioak eta jarrerak’ txostena egin du Ikuspegik, ijitoak nola perzibitzen dituzten EAEko herritarrek. «Argazki anbibalentea» izan da Julia Shershneva zuzendariak dioenez, bereizkeria dagoela onartzen dute, baina bazterketarako joera dute.
«Ijitoen diskriminazio onartzen du gizarteak, baina gero urrun nahi ditu»
Txostenaren aurkezpena egin berritan, Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendariak nahiko argazki etsigarria egin du. Positibotzat jo du jendarteak onartzea integrazio maila baxua nabaritzen duela ijitoekiko, baina bazterkeria zabalduta dagoela aitortzen dute ondoren. Alokatzeko, lan kontratuak egiteko edota bloke berean bizitzeko momentuan «urrun nahiago».
Inkestak erakutsi du herritarrek ijitoen integrazioa erakundeek gidatu eta bultzatu behar dutela. Komunitatearekin ere egon da, eta liseritzeko denbora beharko dutela aitortu diote.