Zuzenean
Euskarazko ikus-entzunezkoen Benito Ansola Sariaren helburua sortzaile gazteen sorkuntza lanak bultzatzea da. 18 eta 36 urte bitarteko gazte zinemagileei zuzendua dago eta 3.000€ko laguntza eskainiko dio irabazleari bere ikus-entzunezko proiektua martxan jartzeko. Laburmetrai formatuan garatu beharko dira, gutxienez 9 eta gehienez 18 iraupenekoak izan beharko dira.
Parte-hartzaileek kultura@topagunea.eus helbidera bidali beharko dute proposamena, Euskaltzaleen Topagunearen weborrian agertzen diren irizpideak jarraituz.
Izen handiko bi zinemagilek osatuko dute epaimahaia: Izaskun Urkijok eta Maider Oleagak. Haiek aukeratuko dituzte hiru finalistak. 2023ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran proiektua aurkeztu beharko dute finalistek eta irabazleak 2024ko edizioan estreinatuko du bere lana jendaurrean.
Zazpigarren edizioa du sariak. Urte hauetan zehar egun aski ezagunak diren euskal zinemagile askok parte hartu dute sariketan. Besteak beste, David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Maider Fernandez, Oier Fuentes edota Imanol Gurrutxaga.