Zuzenean

NAIZ Irratia

«Doktrina berriak lotsagabeki oztopatu nahi du presoek etxerako bidea egiteko duten eskubidea»

Presoen etxeratzeko bidean «sistematikoki» jartzen diren oztopoei aurre egiteko, kalea hartzeko deia egin du Sareko Mikel Mundiñanok.

Audio_placeholder

«Doktrina berriak lotsagabeki oztopatu nahi du presoek etxerako bidea egiteko duten eskubidea»

Loading player...
Presoen etxeratzea aldarrikatzeko irudi berriaren aurkezpena.
Presoen etxeratzea aldarrikatzeko irudi berriaren aurkezpena. (Jon Urbe | FOKU)

Urruntze politikaren bukaera gertu dagoela iragarriz ikur berria aurkeztu du Sare Herritarrak. Aurrerantzean mapa ez dela beharrezkoa izango nabarmendu du Mikel Mundiñanok. «Geziek erakusten diguten bideari jarraiki, 'etxera bidea gertu' mezua gertu egi bihurtzeko unea dela irudikatu nahi izan dugu».Hala ere, oraindik badaude aberriratu gabeko 14 preso. Sareko kideak «errepideak zapaltzera behartuak egon behar ez luketen» senide eta lagunen egoera salatu du.

Salbuespen neurrien bukaerarako, azken bederatzi gradu erregresioak «izugarrizko atzerapausoa» izan direla, zehaztu du Mundiñanok. Aldi berean, 13 preso errekurtsoen zain daude.«Egoera hau soilik mendeku eta gorroto egoera batetik ulertu daiteke bakarrik», erantsi du. Hego Euskal Herriko kartzeletako tratamendu batzordeek 34 presori eman diete hirugarren gradua, baina legea aplikatuko balitz,beste era batekoa litzateke argazkia Mundiñanok esan digunez, modu batean edo bestean presoen %90 kalean egongo lirateke baimenekin edo baldintzapeko askatasunarekin.

Zita garrantzitsua izango da larunbatekoa. Autonomia etorbidea aldarrikapenez betetzeko deia egin du Mikel Mundiñanok. «Etorkizun bat eraiki nahi duen herri bat daukagu esku artean, balio asko dituena, eta merezi du konponbidean jartzea sufrimendua eragiten duten kontu guztiak».

Jaurlaritza Logoa