Zuzenean

Bigarren Kafea

«Agian gizarte bat baino gehiago ditugu gizartearen barruan»

Herri bakoitzak ditu bere ohiturak eta herri bakoitzak du bere Olentzero. Azken asteetan ikusi ahal izan den bezala, Euskal Herriko luze zabalean ikazkinaren etorrera ospatzeko modu ezberdinak ditugu. Juan Inazio Hartsuagak Olentzeroren ospakizunen jatorriaren inguruko hausnarketa egin digu.

Audio_placeholder

«Agian gizarte bat baino gehiago ditugu gizartearen barruan»

Loading player...

 «Gauza hauek ez dira Neolitikotik datozenak. Tradizioak gizartearekin batera aldatzen dira». Opariekiko loturaren sorrera IV. mendean Turkian kokatu du Hartsuagak. «Bazen San Nikolas gotzain bat, zintzoa izateagatik ospe ona zuena. Dirurik ez zuen lagun bati ezkutuan urre poltsa bat utzi zion etxean, bestela bere hiru alabak prostituziora bideratu beharko zituelako». Hori da San Nikolas egunez opariak egiten hasteko ohituraren jatorria.

San Nikolas umeekin lotzen duen gertaeraren berri ere eman digu Hartsuagak. «Erdi Aroan Europa zentralean legenda bat sortzen, da liburu zaharretan ez dagoena. Gosete garaian harakin batek hiru ume hil zituen eta merkatuan saldu nahi zuen haragia. San Nikolasek horren berri izan zuen eta berpiztu egin zituen. Ordutik, San Nikolas umeen santu modura ezagutzen da».

Erreformarekin, XVI. mendean Luterok ama birjina eta santuak ezabatu nahi izan zituen Jesukristorengan zentratzeko. «Bide horretatik, San Nikolas egunean errotutako ohitura eguberrietara pasa nahi izan zen. Datan arrakasta izan zuen baina San Nikolasen indarrak iraun egin zuen eta tradizioak iraun egiten du». 

Olentzero izenak aro bati egiten dio erreferentzia. Olentzerorekin lotura duten hainbat abestik zaharretik badute, esaten diren gauzei erreparatuz. «Hainbat abestik erreferentzia erlijiosoak dituzte baina beste hainbatetan ez dago erreferentziarik». Olentzero ludikoa izatea munduko gauzarik normalena litzateke. «Baserri giroko olentzero festazalea eta zurruteroa izan da. Festarekiko lotura hori aldatzea zilegi litzateke».

Olentzeroren nolakotasunaren inguruko ikuspuntu ezberdin horiek gure gizartean daudela adierazi du Hartsuagak. «Gizarte bat baino ditugu akaso gizartearen barruan. Bat baino gehiago baldin badauzkagu, bakoitzari bere izena jarri beharko diogu era deskribatu egin beharko ditugu».

Entzun Juan Inazio Hartsuagak Bigarren Kafean egin digun hausnarketa.

Jaurlaritza Logoa