Zuzenean

Naiz Irratia
Elkarrizketa
Elena Beloki
Iratzar Fundazioa

«Oso eszenatoki interesgarria zabaldu da Brasilen; Lulak ekilibrista sena erakutsi beharko du»

Lula da Silvak Brasilgo presidente kargua hartu berritan izan gara Iratzar Fundazioko Elena Belokirekin. Erronka potoloak izango dituela azaldu digu, batez ere, ezkerreko blokearen artikulazio berria osatzen. Brasilera begira jarri gara, baita zeharka Peru eta Txilera ere.   

Audio_placeholder

«Oso eszenatoki interesgarria zabaldu da Brasilen; Lulak ekilibrista sena erakutsi beharko du»

Loading player...
Jair Bolsonaroren faltan, Brasilgo herriaren ordezkaritza baten eskutik jaso du Lula da Silvak presidente kargua.
Jair Bolsonaroren faltan, Brasilgo herriaren ordezkaritza baten eskutik jaso du Lula da Silvak presidente kargua. (Carl DE SOUZA | AFP)

37 ministerioz osatutako Gobernua eratu du Luis Inazio Lula da Silvak; horietatik 11 berriak dira, eta, agindu bezala, Herri Indigenekiko zuen konpromisoa bete du: Sonia Guajajara izango da Herri Indigenen gaietarako ministro berria. Pozik agertu da Lula da Silva Brasilgo Gobernu batek inoiz izan duen emakume kopuru handiena izango duelako eratu berria duen Gobernuak. 

Brasilentzat «oso interesgarri» deritzo Lularen iritsiera Iratzar Fundazioko Elena Belokik. Bi erronka edo zeregin potolo egokitu dizkio: lehena, Brasil barruko egoeraren baitakoa. Presidente berriak brasildarrek bizi dituzten ezberdintasunekin amaitu eta 33 milioi lagun gosetetik ateratzea promes egin du; hori da, Belokiren esanetan, Lularen zeregin handienetako bat, nahiz eta ez duen erronka makala izango: «Bolsonarismoaren aldeko blokeei egin beharko die aurre, ez direla gutxi: armagintza sektorea, polizia-militarra, komunikabide-sare sozialak... Ekilibrista sena erakutsi beharko du agintaldi berrian». Brasil barruan ez ezik, nazioartean ere ikusten dio erronka: «Nazioartean krisi anizkoitza dugula aipatzen da, baina Lula Latinoamerikara begira dago. Unasur-en alde egin ahi duen apustua garbia da; baina ez hori bakarrik, BRICS foroko kooperazioa indartzearen alde egin nahi du, Errusia, India edo Txina bezalako herrialdeekin harremanak indartuta».

Kargu hartze ekitaldian hutsune nabaria izan zen, Lulak ez baitzuen kargua bere aurrekari Jair Bolsonaren eskutik jaso; ez zen ekitaldian izan, AEBetara bidaiatu zuela argudiatuta. Belokik uste du Bolsonaro bera ez dela itzuliko, baina ‘bolsonarismoa’ indartsu dagoela herrialdean. Horri ere begiratu beharko dio Lulak.

Peru eta Txile

Zeharka bada ere, Peru eta Txileri begiratu dio Iratzar Fundazioko kideak. Lehenari dagokionez, Pedro Castillori espetxealdia 18 hilabetez luzatu diotela gogoratuta, uste du «prozesu konstituziogilearen inguruan» erabakirik hartu ez izana izan dela egoera guztia ahalbidetu duena, nahiz eta krisia aspaldikoa den. 2024an hauteskundeak deitu dituztela gogoratu du, baina zalantza egin du Dina Boluarte presidente izendatu berriak ordura arte karguan segituko duen.

Txileri dagokionez, prozesu konstituziogilea osatzeko batzordea eratu dutela aintzat hartuta, urrats horren balioa azpimarratu du, baina adierazita ez dela aurreko prozesuaren antzekoa izango.

Jaurlaritza Logoa