Zuzenean

NAIZ Irratia

Eneko Compains: «Agerikoa da guztiz ilegitimoa eta ilegala den interbentzio bat egon dela»

Espainiar Estatuan botere judizialak botere parlamentarioarekin talka egin du, Auzitegi Konstituzionalak Zigor Kodearen moldaketa bertan behera utzi ostean. Eneko Compains, EHUko zuzenbide konstituzionaleko irakasleak «interbentzio ilegala» izan dela zehaztu du.

Audio_placeholder

Eneko Compains: «Agerikoa da guztiz ilegitimoa eta ilegala den interbentzio bat egon dela»

Loading player...
Eneko Compains, EHUko Konstituzio Zuzenbidearen irakaslea. Iñigo Uriz (Argazki Press)
Eneko Compains, EHUko Konstituzio Zuzenbidearen irakaslea. Iñigo Uriz (Argazki Press)

Botereen arteko independentziaren baitan, Compainsek ezinezkotzat jo du botere judiziala botere parlamentarioan barnebiltzea, herri borondatean eragitea suposatzen duelako.«Ikusi duguna da, legearen erabilera guztiz oker bat, helburu politiko jakin batzuen zerbitzura jartzeko».

Krisi judizialari buruzko helegiteak europako epaitegietara heltzen direnean, Auzitegi Konstituzionaleko erabakia «ilegal» ebatziko dutela ziurtzat eman du EHUko irakasleak. Izan ere, gaizki egindakoetan lehenengoa da PSOE eta Unidas Podemosek eskatu zuen Trevijano eta Narvaezen errekusazioak. «Epaile horiek epaile eta alde izan dira. Hori legean guztiz debekatua dago». Bestalde, epaileek erabakia legearen tramitazioan zehar hartu izana arbuiatu du.

 

Jaurlaritza Logoa