Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Aitor Zabaleta

«Terapia bezala sentitzen dut musika; ez digute erakutsi gure emozioak nola azaldu edo nola sentitu, eta musikak horretan laguntzen digu» dio Aitor Zabaleta kazetariak. Terapia egin dugu berarekin, lau abesti aukeratuta.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Aitor Zabaleta

Loading player...
Aitor Zabaleta elkarrizketatu dugu Doiunuetatik Haratago tartean.
Aitor Zabaleta elkarrizketatu dugu Doiunuetatik Haratago tartean. (Bigarren Kafea)

«Zegaman sortu zen mutil bat, mundu ikuskera euskaraz eta euskaratik egin duena». Horrela definitzen du bere burua Aitor Zabaleta kazetariak. Bere bizitzan garrantzia izan duten lau abesti aukeratzeko eskatu diogu.

«Terapia bezala sentitzen dut musika; ez digute erakutsi gure emozioak nola azaldu edo nola sentitu, eta musikak horretan laguntzen digu» kontatu digu Zabaletak. Emozioei tiraka aukeratu du lehenengo abestia, Benito Lertxundirena. «Nire haurtzaro eta bizitza markatu duen autore bat da, emozioak kudeatzen lagundu didana» kontatu digu. Gainera, sekretu bat aitortu digu; «unibertsitateko ikasketak egiten nituenean, azterketetara sartu aurretik, abesti hau entzuten nuen». 

Kazetari izateaz gain, sukaldaritza ikasi zuen Zabaletak, eta Donostiako Alde Zaharreko taberna batera eraman gaitu bigarren abestiarekin. «Nire bizitzako une tristeenetako bat abesti honekin bizi izan nuen». Hirugarren abestia aukeratzeko maitasuna izan du ardatz; «maitasunak gidatuta Lyonera joan nintzen eta nire neskak abesti hau asko maitatzen zuen». 

Azken kanta kuttunarekin berriro terapiaren kontzeptura jo du Zabaletak. «Bidaiatzea, barra atzean bezala, asko ikasten dugu; gure ispiluaren aurrean jartzen gaituena». 

Aitor Zabaleta elkarrizketatu dugu Bigarren Kafea saioko 'Doinuetatik Haratago' podcast-ean. 

 

Jaurlaritza Logoa