Zuzenean

Naiz Irratia

«Heroina baino 50 aldiz fuerteagoa da fentanila»

AEBn osasun arazo bat bihurtu da fentanilarekiko adikzioa, egunero 200 pertsona hiltzen dira. Koldo Gartzia eta Izortze Santin zientzilariekin ezagutu ditugu opiazeo honen ingurukoak. Bestetik, Londonen, leuzemia mota bat duen 13 urteko neskato baten egoera iraultzea lortu izanaz ere aritu gara.

Audio_placeholder

«Heroina baino 50 aldiz fuerteagoa da fentanila»

Loading player...
Fentanilaren hedapena kezka iturri bilakatu da, batez ere, Ameriketako Estatu Batuetan.
Fentanilaren hedapena kezka iturri bilakatu da, batez ere, Ameriketako Estatu Batuetan. (Yuki IWAMURA | AFP)

Opiazeo sintetiko bat da fentanila eta asko erabiltzen da Estatu Batuetan «hainbat gaixotasunek eragiten duten mina gutxitzeko». Koldo Garziaren esanetan oso fuertea da, «heroina baino 50 aldiz eta morfina baino 100 aldiz fuerteagoa» eta mina kentzeko gaitasun handia duen moduan «izugarrizko adikzioa» sortzen du.

Arazoa da merkatu beltzean oso erraz eskuratzen dela eta horren eraginez «gaindosiak eta hildakoak» eragiten ari da. Menpekotasunari aurre egiteko txerto eta «garbitzaile» bat garatu dute egoera onbideratu asmoz.

«Sekuentzia genetikoak editatu»

Londonen, berriz, 13 urteko neskato baten gaixotasunak bereganatu du zientzilarien arreta. Base editoreen bidez zuen leuzemia sendatzea lortu dute. Garziak azaldu du azken urteetan indarra hartzen ari diren «gen editoreek» aldatu egiten dituztela geneen baseak, «sekuentzia genetikoak editatatu daitezke». Hala, «gene sekuentzial akatsdun bat hartu eta nahieran aldatu eta editatu daiteke». Teknika hau oinarri genetikoak dituzten gaixotasunen kasuan aplika daitekeen ari dira aztertzen zientzilariak eta Londoneko neskatoaren kasuan egoera iraultzea lortu dute. Izortze Santinentzat «izugarrizko aurrerapena» da kasu hau neskatoaren «zelula ez helduak», sistema inmuneari era egokian funtzionatzea eragozten ziotenak desagertaraztea lortu dutelako.

Jaurlaritza Logoa