Zuzenean

Bigarren Kafea

«Ez dugu nahi betiko soinu estandarra. Zerbait deigarria egin nahi dugu»

‘Izpiak’ EParekin etorri da Pasadena taldea Durangoko Azokara. Lau kantuz osatutako lana da, Gako Beltz Hit Faktorian grabatua. Diskoa etxera eraman nahi duenak Erraiak-eko standean aurkituko du.

Audio_placeholder

«Ez dugu nahi betiko soinu estandarra. Zerbait deigarria egin nahi dugu»

Loading player...

Pasadena banda ‘Izpiak’ EParekin etorri da Durangoko Azokara. Jon Basaguren eta Libe Garcia de Cortazar ez daude ohituta goizeko hamaiketan kontzertu bat ematera baina Durangoko Azokan hala tokatu zaie. Ahotsenean aurkeztu dute, larunbatean, beraien azken lana. Lau kantuz osatutako ‘Izpiak’ aurreko lanaren segida bezala aurkeztu dute.

«‘Izpiak’ aurreko diskoaren segida dela diogu guk horrela bizitu dugulako» azaldu digu Basagurenek. Aurreko diskoarekin makina bat zuzeneko eskaini dituzte eta bidelagunekin kantu berriak ere sortu, Miren Narbaizak eta Joseba Baleztenak sortu duten Gako Beltz Hit Faktoriara jo zuten eta han hartu zuten forma kantuek. «Abestiak nahiko itxiak geneuzkan» azaldu Garcia de Cortazarrek «baina gero nabaritzen da Joseba eta Mirenen eskua, eta momentuan gauza ezberdinak probatu ditugu». Etxe giroan grabatu dute diskoa, aspaldiko lagunak dire Miren eta Joseba eta horrek lagundu du grabaketan. «Sortzerakoan zerbait deigarria egin nahi dugu, zerbait berezia. Ez izatea betiko soinu estandarra. Informazio berri bat ekarri nahi dugu» dio Basagurenek.

«Hogei urte daramatzat teklatuarekin eta albo batera utzi nahi nuen oso estatikoa delako. Baina disko honekin bira bat eman diogu, eta bi teklatu sartu ditugu, eta orain asko disfrutatzen dugu», esan du Libe Garcia de Cortazarrek. Bisualki ere oso interesgarria da aldaketa hori, Ahotseneara hurbildu denak ikusi ahal izan du hori.

Jaurlaritza Logoa