Zuzenean

NAIZ Irratia

Mikel Otero: «Autohorniduraren bila goaz, eta modu demokratiko batean goaz»

EH Bilduk konferentzia politiko forma eman dio energiaren aferari. Hego Euskal Herrirako estrategia energetikoa aurkeztu du, «autosufizientzia» eta «funtzio soziala» lehenetsiz.   

Audio_placeholder

Mikel Otero: «Autohorniduraren bila goaz, eta modu demokratiko batean goaz»

Loading player...
Mikel Otero energiaren inguruko jardunaldiak aurkezten.
Mikel Otero energiaren inguruko jardunaldiak aurkezten. (Marisol Ramirez | FOKU)

EH Bildurentzat adi ibiltzeko kontua da energia. Hainbat enpresen gerturatzearen ostean, lurraldea «negozioetarako orrialde zuri» dela, ohartarazi du.

Honenbestez, trantsizio energetiko propioa aldarrikatu du EH Bilduk. Baldintzak sortu eta energia beharrak «modu efizienteagoan eta gutxiago kontsumituz» asebetetzeko aldaketa proposatu dute. Koalizioak garaturiko lan tresnaren bi puntu nabarmendu ditu Mikel Oterok: autosufizientzia eta energiaren funtzio soziala. «Eredu demokratiko baten bitartez, energiaren funtzio soziala bermatzen da. Hau da, gertutik gertura kontsumitzen da; eguneroko beharrak asetzen dira; eta prezio justu batean eskuratzen da».

Energiaren egungo kontsumoan, baliabide fosilekiko dependentzia dagoela, zehaztu du Oterok. Esaterako, energia kontsumoaren %42 garraiorako bideratzen da. EH Bilduko kideak aipatu du alor honetan «sekulako arazoa» dagoela.    

Egoera iraultzeko formulan, Mikel Oterok estelako energia moten erabilera aztertzea lehenetsi du. Zehazki, 2085. urterako kontsumitzen den energiaren 3/4 Euskal Herrian sortua izatea proposatu du. Bertan sartuko lirateke ere eskala handiagoko proiektuak, baldin eta «eredu demokratizatzaile bat» ezartzen den. Honekin lotua joan beharko luke ere energia kontsumoaren murrizketa. «Argi ikusten dugu. Kontsumo energetikoak asko murriztu ezean, ez da posible izango».

Energia nuklearra

Alboratu beharreko energietan, Mikel Oterok «argi» esan du energia nuklearra dagoela. «Alde batetik, Euskal Herriak politikoki aspalditik oso argi du. Bestetik, teknikoki azterketa bat egin dugu eta ikusten dugu energia nuklearra ez dela praktikoa. Urte asko beharko lituzke martxan jartzeko, oso garestia izango litzateke eta hondakinekin arazo bat dago».

Statkraft

Adibide praktikoetan, Statkraften eredua galdegai izan da. Mikel Oterok «aztertzeko moduko eskaintza» dela, erantzun du, aukeraren parte hartze proposamenagatik. Hala ere, gaineratu du ikusi behar dela ea EH Bilduren eskema eta estrategiekin bateragarria den.

Jaurlaritza Logoa