Zuzenean

Hegoi Belategi

Bilboko herritar bat «agindu judizialik gabe» etxegabetu dutela salatu du AZETek

Bilboko Udalak aginduta, ostiral honetan San Frantzisko auzoko bizilagun bat inolako azalpenik eman gabe «kale gorrian» utzi dutela salatu du AZET etxebizitza sindikatuko Ane Salvadorrek, nabarmenduz ez dela «kasu isolatu bat». Blackstone funts putrea da etxebizitzaren jabea.

Audio_placeholder

Bilboko herritar bat «agindu judizialik gabe» etxegabetu dutela salatu du AZETek

Loading player...
AZETek etxegabetze baten aurka egindako mobilizazio baten artxiboko argazkia.
AZETek etxegabetze baten aurka egindako mobilizazio baten artxiboko argazkia. (Monika DEL VALLE | FOKU)

San Frantzisko auzoko 18. zenbakian bizi zen herritar bat bere etxebizitzatik bota zuten ostiral honetako arratsaldean. «Udaltzain talde bat agertu zen sindikatuko kide baten etxean eta inolako jakinarazpen judizialik gabe eta indarkeriaz baliatuta etxea hustea lortu zuten», azaldu dio Naiz Irratiari Ane Salvador AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuko kideak. Une honetan, etxebizitza horretan bizi zen pertsona «kale gorrian» eta «alternatibarik gabe» utzi dutela salatu du Salvadorrek eta etxegabetzea gauzatzeko modua, haren jatorriarekin lotu du, «Pentsatzen dugu ez dela kasualitatea gure kidea gaztea eta migratzailea izatea. Uste dugu beste profil bat aurrean izan balute ez luketela halako indarkeriarekin jokatuko».

Bilboko Udalaren jarrera gaitzetsi du Salvadorrek, honek eman zuelako etxegabetzeko agindua eta AZETeko kideak ohartarazi duenez, «ez da kasu isolatu bat». Blackstone funts putrea da San Frantzisko auzoko etxebizitza horren jabea. «Blackstonek 320.000.000 dolarreko ondarea duen funts putrea da eta Espainiar Estatuan 40.000 etxebizitza ditu jabetzan», salatu du Ane Salvadorrek.

Jaurlaritza Logoa