Zuzenean

Bigarren Kafea

Modesto Newhouse: «Nirekiko zintzotasun ariketa bat da; ez gehiago eta ez gutxiago»

'Ez dut amets handirik' izeneko diskoa kaleratu du Modesto Newhousek. Barrura begiratzeko moduko lana sortu du Xabier Etxeberriak; zintzotasun ariketa bikaina. 

Audio_placeholder

Modesto Newhouse: «Nirekiko zintzotasun ariketa bat da; ez gehiago eta ez gutxiago»

Loading player...

Harridura positiboa eragiten du amets handirik ez duen norbait parean aurkitzeak. Apaltasun hori erakutsis, 'Ez dut amets handirik' 30 minutu inguruko diskoa kaleratu du Xabier Etxeberriak, Modesto Newhouse izenpeko proiektu pertsonalean. 

Barrura begiratzeko leiho moduko bat sortu ataundarrak. «Erabat barrura begira egindako lana da; konposatzeaz aparte buelta asko eman dizkiot, egoak ahal duen gutxien eragiteko» aitortu digu. «Niretzako egin dut, nirekiko zintzotasun ariketa bat da; ez gehiago eta ez gutxiago».

Hiru urtez aritu da lana prestatzen, mimoz eta mandamendu bertikalik gabe. «Badaude patroi batzuk non disko bat grabatzen ari zarenean, aurkezpen kontzertuak lotuta dauden; sorkuntza aldetik kontradikzio bat da hori, mugak jartzen dizkiozulako». 

Mantra itxurako errepikapenez beteta dago diskoa. «Musikalki gustatzen zaizkidalako, naturalki ateratzen zaizkidalako eta lasaitu egiten nautelako» esan digu. 

Bigarren Kafearen estudiora etorri dira Xabier Etxeberria, Jon Urbizu eta Julen Goikoetxea. 

Jaurlaritza Logoa