Zuzenean

Bigarren Kafea

«Nazio ikuspegiari begira, garrantzitsua izango da zubi lana egingo duten pertsonak izatea»

Audio_placeholder

«Nazio ikuspegiari begira, garrantzitsua izango da zubi lana egingo duten pertsonak izatea»

Loading player...
Eguzki Urteaga Olano, Biarrizko soziologo, historialari eta idazlea. Guillaume FAUVEAU
Eguzki Urteaga Olano, Biarrizko soziologo, historialari eta idazlea. Guillaume FAUVEAU

Goi ikasketen paradigma aldaketa aztertu du Eguzki Urteaga EHUko irakasleak La Politique d’enseignement superieur au Pays Basque liburuan. Euskarara ekarrita, ‘Goi-hezkuntzako politika Euskal Herrian’ izango litzateke nolabait, liburuaren izenburua. Euskal Elkargoa eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea mugaz gaindiko dimentsioa izango lukeen kanpusa garatzeko ideia garatzen ari dira. Goi ikasketen inguruko eskaintza urria izateak dituen ondorioetatik abiatu eta bere bidea egiten ari den hausnarketa prozesu sakonak batetik eta bide horretan gauzatu diren lan eta proiektu ezberdinek bestetik, oinarri batzuk jarri dituzte eta etorkizunean eskaintza hori zabalagoa izatea helburu hartuta ari dira lanean eragile ezberdinak.

Ipar Euskal Herriak unibertsitate propioa edo autonomoa izateko eskaera aspalditik datorrela adierazi du Urteagak. «Iparraldearen garapen sozioekonomikorako funtsezko elementua zela pentsatzen zen eta 2002an Batera plataformaren lau aldarrikapen nagusienetako batek eskaera horrekin bat egitea ere garrantzitsua izan zen». Joera hori gizarte mailan orokortu egin da eta Iparraldeko gizarte zibilak eta hautetsiek ere bat egin dute.

Gaur egun goi mailako ikasketak egin nahi dituzten iparraldeko ikasleek kanpora joan behar dute ezinbestean. Urtero 8500 ikasle kanpora joaten dira ikasketak egitera, batez ere Frantziako unibertsitateetara. «Kanpora joatea ongi dago, beti ere, itzultzeko aukera baldin badago».

Euskal Herriko Unibertsitatera ikasketak egitera doazen Ipar Euskal Herriko ikasleen kasua ere aipagai izan du Urteagak. «Geroz eta ikasle gehiago ateratzen dira ikastoletatik eta batez ere, Baionako lizeotik. EHUra gero eta ikasle gehiago joateak hainbat onura ditu, baita mugaz gaindiko lankidetzari begira ere. Pertsona horiek zubi lana egin dezakete eta etorkizunari begira izugarrizko bultzatzaileak izan daitezke. Gaur egun, zubi lana egin dezaketen pertsona horien kopurua ez da oso handia».

Liburuan jorratzen duen gaiaren inguruan aritu da Eguzki Urteaga Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa