Zuzenean

Bigarren Kafea

«Oso garrantzitsua da egingo duzun pertsonaiaren helburua jakitea»

Arkaitz Gartziandiak txikitatik du antzerkirako zaletasuna, sortu eta jolastea betidanik gustatu baitzaio. Antzerki, telebista eta pelikula ugaritan parte hartu ostean, 'Hazia' ikuskizuna estreinatu berri du. 

Audio_placeholder

«Oso garrantzitsua da egingo duzun pertsonaiaren helburua jakitea»

Loading player...

Bere ibilbide oparoan hezurmamitu duen pertsonaia bat aukeratzeko eskatu diogunean, Arkaitz Gartziandiak ezin izan du aukeratu. Bi izen bota dizkigu; lehenengoa, 'Maixabel' pelikulako Josu Elespe «bizirik dagoen pertsona bat delako» eta bigarrena, 'Hazia' ikuskizuneko Jose Maria Arizmendiarrieta.

Duela gutxi estreinatu zuten 'Hazia', Mondragoneko kooperatiben eredua sustatu zuen Jose Maria Arizmendiarrieta apaizaren biografia artistikoa. Datozen hilabeteetan Euskal Herriko aretoetan ikusi ahal izango dugu Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Gontzal Mendibil musikariak sortutako ikuskizuna.

Pertsonaia dena dela, «oso garrantzitsua da egingo duzun pertsonaiaren helburua jakitea» kontatu digu Gartziandiak. Horretarako, askotan musika erabiltzen omen du. «'Hazia' prestatzeko elizako abestiak entzun ditut ikasketa prozesuan». Eta ikasketaz asko daki aktoreak, denbora luzez aritu baita ikastaroz ikastaro. 18 urterekin Donostiako Arte Eszenikoen tailerrera joaten zen, 'Goenkale' telesailean aritu zen -euskal aktoreen eskola ez-ofiziala- eta hainbat filmetan aritu ostean, London School of Permorming Arts eskolara joan zen. «Han nire arnasarekin konektatzen hasi nintzen; arnas horrek eraman ninduen gorputzaren kontzientziara»

Bere ibilbideari errepasotxoa egingo diogu Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa