Zuzenean

Duela hiru urte master batean ezagutu zuten elkar Albizuk eta Saez de Egilazek. Ikasgelan, baina bereziki ikasgelako papretetatik kanpo, izandako solasaldietatik abiatutako liburua da aurkeztu berri dutena. «Gure arteko kafe bat» saiakera bihurtuta.
Egunerokoaren eta bizitzaren esparru guztiak zeharkatzen dituzte desirak, botereak eta epikak. Baina inertzia eta ulerkera zahartuek arrakala sortu dute belaunaldien artean. Nola ulertu boterea, desira eta epika egungo belaunaldien eta ezkerreko independentismoaren prismetatik? Hausnarketa horiek eta orrietatik kanpo gelditu direnak ere garatu dituzte autoreek.


