Zuzenean

«Beti gehiago nahi izaten dugu eta hala behar du, orain arte lortutakoa baloratzeari utzi gabe»

Zazpigarrenez jarraian jokatuko du Jokin Altunak Lau eta Erdiko Txapelketako finala, orain arte inork lortu ez duena. Joseba Ezkurdia izango du aurkari eta ondo ezagutzen dute elkar. Bi bider egin dute topo kaiolako finalean, bietan arbizuarra nagusitu delarik. «Ilusioz», azaldu da amezketarra.

Audio_placeholder

«Beti gehiago nahi izaten dugu eta hala behar du, orain arte lortutakoa baloratzeari utzi gabe»

Loading player...
Jokin Altunak ez dio aukerarik eman Elordiri eta finalean izango da.
Jokin Altunak ez dio aukerarik eman Elordiri eta finalean izango da. (Jon URBE/FOKU)

26 urterekin, marka berriak ezartzen jarraitu nahi du Jokin Altunak aurtengo Lau t'erdiko Txapelketa irabazita. Zazpigarren finala izango du honakoa, zazpigarren jarraian, eta laugarren txapela lortzea izango du helburu Bizkaia frontoian. «Gogotsu eta ilusioz» azaldu da amezketarra NAIZ irratian.

Parez pare Joseba Ezkurdia, «ondo ezagutzen dugu elkar», dio Altunak. 2018 eta 2019ko final bera biziko da Azaroaren 20an Bilboko Bizkaian, bi hitzordu horietan arbizuarra nagusitu zelarik. Hori bai, aipatu bi urteak ez bezala, kasu honetan Bizkaia Frontoian jokatuko da. Amezketarrak bertan lortu ditu kaiolan dituen hiru txapelak, Ezkurdiak Nafarroa Arenan lortu zituen bitartean. «Partida gogorra eta zaila» aurreikusten du egungo Lau t'erdiko txapeldunak.

 

Jaurlaritza Logoa