Zuzenean
Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio batean lehen aldiz bost emakume izan dira aldi berean oholtzan lehian. Historikoa da hori. «Ez da egun batetik bestera altxa den olatua, urtetan egiten ari den lanaren ondorio da», dio Amagoia Mujikak. Hastapenean, «ez naiz sekula ohituko emakumearen ahotsa bertsotan entzutera» bezalakoak entzuten zituen Arantza Lloidik. Baina honaino iritsita, Mujikak aldarrikatu du une honetan oholtza gainean daudenak ez direla emakume edo gizon, «izen abizenak dauzkaten sortzaileak» baizik.
Gaur8n gaiaren inguruko elkarrizketa sorta kaleratu du Amagoia Mujikak. Bidea hasi zuen Arantza Loidirekin, eta denbora honetan bidea urratu izan duten Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Oihana Aranarekin hitz egiteko aukera izan du. Irratira ekarri dugu emakumea, hitzez eta gorputzez, baita ikuskeraz ere, oholtza gainera igo duen bidearen bilakaera.