Zuzenean
Nahia Alkorta Elezgarai aholkularia da ama-haurren akonpainamenduan eta baita haurdunaldiko eta jaiotzako galeretan zein edoskitzean. Estigmak apurtzekotan etorri da Bigarren Kafera; «Itzalak ezkutatu egiten dira, eta ama hitza gehitzean itzalaren itzalaz ari garela dirudi».
Emakumeak bere sexualitateari, gorputzari eta umeari dagozkion erabakiak askatasunez hartzeko gaitasuna eta autonomia aitortzea ezinbesteko da. Baina emakumearen erabilera utilitarista egiten duen sistema patriarkalean bizi garen honetan, produktu bilakatu da erditzea, eta bidea edozein izanda ere umea bizirik ateratzea lehenesten da.
Hala ere, tabuak birrintzeak hautsak harrotzen dituenez, oraindik ere gizarteak nahiago du beste aldera begiratu, emakumeen ahalduntzeak min emango balu bezala. Sistema patriarkal eta jerarkizatuaren baitan, berbiktimizazioa eta presioa dira besteak beste ahotsa altxatzen dutenek jasotzen dutena, zirkulu txikien babesean ordea, kasuek ez dirudite hain isolatuak.