Zuzenean

Bigarren Kafea

Idoia: «Euforiak min asko eman dit»

Diskoa kaleratu aurretik hainbat plaza bete zituen Idoia Asurmendi musikariak. Ordutik, kontzertu ugari eman eta txalo amaitezinak jaso ditu. Orain, 'Ilun eta Abar' kaleratu eta urte t'erdira, bizitakoaren ajeari aurre egiten ari da. 

Audio_placeholder

Idoia: «Euforiak min asko eman dit»

Loading player...

2021eko apirilean kaleratu zuen Idoia Asurmendi abeslariak 'Ilun eta Abar' diskoa. Lanak sekulako arrakasta eduki du, baina prozesua ez da kanpotik ikusten den bezain erraza izan. Irailean eskaini zuen azken kontzertua, eta merezitako atsedenaldiaz gozatzen ari da orain. 

«Uste dut orain hasi naizela atzera begiratzen, gertatu den guztia burura ekartzen eta disfrutatzen» aitortu digu. Egindakoen artean, hainbat eta hainbat kontzertu; Jimmy Jazz, Donostiako Antzoki Zaharra, herriko plazak, Bartzelona, Victoria Eugenia, Kafe Antzokia, Madril, Zaragoza… «Behar nuen horrelako atsedenaldi bat benetan sinisteko noraino heldu naizen, eta emozio guztiak berriz bizitzeko, onak eta txarrak». Ospeak ere badituelako alde ilunak. 

«Oso zortesuna sentitzen naiz, proiektua ondo joan da, baina eduki ditut momentu txarrak eta horiek kudeatzen jakin behar da» kontatu digu. «Poztasunaz disfrutatzen dudan bezala, ikasi dut tristuraz ere disfrutatu behar dudala».

Sortze prozesuaz gozatzen ari da, lasaiago. Izan ere, ikasketak amaitzen ari da; «egun batean kontzertu bat ematen nuen, eta hurrengo egunean azterketa bat egiten nuen». Hala ere, ikasteaz gain, musika sortzen ari da Asurmendi. «Orain dala gutxi hasi naiz kantak sortzen; aurretik buklean sartuta nengoen: kontzertuak, bira, estresa». 

Luze eta zabal aritu gara Idoia Asurmendirekin, eta bi kanta abestu dizkigu Bigarren Kafeko pianoan. 

 

 

Jaurlaritza Logoa