Zuzenean

Garazi Castaño

‘Ez gara jaitsiko!’: Irati eta Amazonia elkarlotuz

Pasa den larunbatean aurkeztu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Alboan elkartearekin elkarlanean osatutako ‘Ez gara jaitsiko!’ proiektua. Hamika lagunen artean ondutuako proiektuak Amazoniara eta bertako errealitatera gerturatu nahi gaitu.

Audio_placeholder

‘Ez gara jaitsiko!’: Irati eta Amazonia elkarlotuz

Loading player...
‘Ez gara jaitsiko’ egitasmo berria aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek.
‘Ez gara jaitsiko’ egitasmo berria aurkeztu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. (Maialen ANDRES | FOKU)

Alboan elkartea gobernuz kanpoko erakundea da. Haien kanpainetako bat da Amazonia gara. Amazonia eta bertan bizi diren herriak babestea eta klima-aldaketaren aurka borrokatzea helburu duena. Egitasmo horren baitan bultzatu dute ‘Ez gara jaitsiko!’ proiektua. Katxiporretako Pirritx, Porrotxeta Marimototx pailazoekin batera sortu dute ipuin-diska berria, baina lagun askoren laguntza izan dute bidean:

Leire Bilbao idazleak jarri dizkio ipuinari hitzak eta Irrimarrako Karmele Gorroño eta xxx arduratu dira ilustrazioetaz. Ipuinaz gain, proiektuak musika diska bat ere badu: bertako kantak ondu ditu Xabier Zabala musikariak, sortzaile askoren hitzetatik abiatuta: Uxue Alberdi, Jon Maia, Xabier Amuriza, Joan Mari Irigoien... izan dira letren egileak.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin lantzeko hainbat material pedagogiko ere sortu dute Alboaneko kideek. Eta Katxiporretako pailazoek laster ekingo diete ipuina ikus-entzunezko bilakatzeko lanei.

Amazoniari eskainitako abesti bat egiteko gonbitetik abiatu zena proiektu handia bilakatu da beraz. ‘Ez gara jaitsiko!’-k Amazoniaren errealitatearen inguruan hausnartu araziko gaitu, baina Euskal Herrira begora ere jarriko gaitu. «Amazonia munduko birika da eta Euskal Herrikoa Irati Oihana dugu, Europako pagadi, izeidi handienetan bigarrena. Pago eta izeiez gainera, pinuek, arteek, otsalizarrek, astigarrek, sahatsek, ezkiek, zumar hostozabalek eta hamaika zuhaixka ezberdinek osatzen dute Irati, beste hainbat animaliekin batera. Iratik ere badu hizkuntza eta kultura bat, euskara. Eskoletan haurrak eta gau eskoletan helduak berreskuratzen eta etxe zein karriketan biziberritzen ari direnak» azaldu zuen Porrotxek urriaren 15ean Cristina Enea parkean egindako aurkezpenean.

Jaurlaritza Logoa