Zuzenean
1545 argitaletxeak bazuen «sexu-identitatea ardatz» hartuta gaztetxoei bideraturiko eleberri bat sortzeko ideia eta Irati Goikoetxe idazlearekin «partekatu» ostean erabaki zuten pausoa ematea, Xabier Salaberria editoreak NAIZ Irratian azaldu duen moduan. Argitaletxe txikia izaki, «beharrezkotzat» jotzen dituzten proiektuak argitaratzea da beraien apostua, «hutsuneetan eragiteko».
Gogotsu ari da Irati Goikoetxea Irrimarrakoekin batera eleberria osatzen etorriko diren sorpresei irekita. Aurreratu duenez bost gaztetxo izango dira protagonistak, «nondik norakoak badakizkit», baina gaineratu du «oraindik sorpresa asko oparituko dizkiogu gure buruari, hori da idazlearen bide irekia».
Liburua errealitate bilakatu dadin laguntza behar dute. Edonork egin dezake ekarpena https://eu.goteo.org/project/nor webgunean eta opariak prest dituzte trukean.