Zuzenean

NAIZ Irratia

Landa-eremua eta klima, herritarren ahotik

Gipuzkoako Herritarren Batzarra izeneko ekimenaren bidez zuzeneko parte hartzea sustatu asmo dute bultzatzaileek. Landa-eremua eta klima ardatz hartuta bertaratzeko gonbidapena jaso dute 15.000 lagunek.

Audio_placeholder

Landa-eremua eta klima, herritarren ahotik

Loading player...
Herritarrei ahotsa ematea du helburu ekimenak.
Herritarrei ahotsa ematea du helburu ekimenak. (Tzido | Getty Images)

Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategia eta Telesforo Monzon Euskal Herrigintza laborategia Foru Aldundiaren partaidetzarekin ari dira sustatzen Gipuzkoako Herritarren Batzarra, kasu honetan landa-eremua eta klima lotuz, Naiara Goia da Arantzazulabeko zuzendaria: «nekazaritza jarduera eta klima aldaketa bezalako gai publiko eta garrantzitsuetan herritarrek parte hartzea nahi dugu, herritarren gomendioak jasotzea instituzioek, kasu honetan Foru Alduniak, garatu beharreko politikak bideratzen laguntzeko». 

15.000 gipuzkoarrek jaso dute lehen gonbidapen gutuna eta urriaren 17a arte izena emateko aukera dute. Ondoren, bigarren hautaketa prozesu bat izango da; kasu honetan adina, generoa, ikasketa mailak, jatorria eta antzeko beste elementu batzuk kontuan hartuta. Azkenean 32 herritarrek parte hartuko dute batzarrean, «gipuzkoar gizartearen lagin adierazgarria» izango dela aurreratu du Goiak NAIZ Irratian. 

Behin taldea osatutakoan bost batzar egingo dituzte, «aurrez ez dago gaian aditua izan beharrik», Goiak aurreratu duenez, batzarretan bertan eskainiko zaielako parte hartzaileei gaiari dagokion informazio guztia. 

Idatziz jaso eta eman 

Parte hartze prozesuak zuzeneko eragina izan dezan hainbat mekanismo aurreikusi dituzte sustatzaileek. Adibidez, idatziz jasoko dituzte herritarren batzarraren ondorioak dagokien instituzioei helarazteko, eta ondoren hauek ere idatziz erantzun beharko dute jasotako gomendioak zer modutan aplikatu asmo dituzten; gainera, ekitaldi publiko bat ere izango da gomendio horien zehazte ariketaren berri emateko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean eskura daiteke informazio guztia. 

Jaurlaritza Logoa