Zuzenean

Bigarren Kafea

«Hizkuntza politikak beti egiten dira, aurkako edo aldekoak izan»

Urriaren 19an 'XXI. menderako hizkuntza politikaz' jardunaldia egingo da Eibarko Markeskoa jauregian. Urko Aiartza Telesforo Monzon Elabeko zuzendariak azaldu duen bezala, «hau ez da pesimismoa, errealismoa da. Ostrukarena egitea da gerta dakigukeen gauzarik okerrena herri bezala».

Audio_placeholder

«Hizkuntza politikak beti egiten dira, aurkako edo aldekoak izan»

Loading player...
Urko Aiartza, Lorea Agirre eta Kepa Sarasola, jardunaldiaren aurkezpenean.
Urko Aiartza, Lorea Agirre eta Kepa Sarasola, jardunaldiaren aurkezpenean. (NAIZ)

Urriaren 19an, datorren asteazkenean, 'XXI. menderako hizkuntza politikaz' jardunaldia egingo da Eibarko Markeskoa jauregian. Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute eta hainbat hitzaldi eta mahai inguru izango dira egun osoan zehar, ardatz modura hartu duten gaiaren inguruko ertz ezberdinak lantzeko. Jardunaldi hauetan parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko aukera ueu.eus webgunean. Goizeko 9:00etatik 17:00etara bitartean luzatuko da eta izena ematerakoan 10 euro ordaindu behar dira.

Urko Aiartza Telesforo Monzon Elabeko zuzendariak XXI. mendera egokituriko hizkuntza politikak behar ditugula adierazi du. «XXI. mendearen lehen laurdena badoa, eta ezin dugu errentetatik bizi, ezin dugu XX. mende amaieran diseinatutakoan oinarritu». Are gehiago, gurea komunitate txikia izanda, egoera zaurgarriagoan aurkitzen garela gaineratu du. Herri bezala erantzuteak duen garrantzia azpimarratu du. «Hau ez da pesimismoa, errealismoa da. Ostrukarena egitea da gerta dakigukeen gauzarik okerrena herri bezala».

Urriaren 19ko jardunaldiei dagokienean, goizari Aztikerreko Asier Etxenikek emango duen hitzaldiarekin ekingo zaio eta euskararen egoeraren argazkia egingo du. Ondoren, Kontseiluako Paul Bilbao hizkuntza politikaren beharraren inguruko hitzaldia eskainiko du. 

Goiz erdiko etenaren ostean bi mahai-inguru izango dira bazkalordura bitartean. Lehenegoan, marko legalaren inguruan ariko dira Bartzelonako Unibertsitateko Eva Pons eta EHUko Iñigo Urrutia. Bigarrenean, tokiko hizkuntza politikaren gobernantza izang dute hizpide. UEMAko Iraitz Lazkano, Arrigoriagako Udaleko Celia Rubio eta Euskara Hirigune Elkargoko Ione Josie izango dira parte hartzaileak. 

Eguna borobiltzeko, Iparralden, Nafarroan eta EAEn hizkuntza politikek duten egungo egoeraren inguruko saioa egingo dute. Txillardegi Gogoeta Guneko Iker Salaberria, Dabid Anaut udal teknikaria eta Plazarako Eneko Gorri izango dira saio horretan.

Egungo egoeraren argazkia egin eta jardunaldien nondik norakoak azaldu dizkigu Urko Aiartzak Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa