Zuzenean

NAIZ Irratia

Naroa Iturri (Askabide): «Behin-behineko neurriak aurrera atera izana oso albiste ona da»

Askabide klinikara haurdunaldia etetera doazen emakumeei jazartzen dietenek aurrerantzean ezin izango dute osasun zentroa dagoen lekutik ehun metrora gerturatu. «Oso positiboki» jaso du urruntze agindua Naroa Iturri Askabide klinikako arduradunak.

Audio_placeholder

Naroa Iturri (Askabide): «Behin-behineko neurriak aurrera atera izana oso albiste ona da»

Loading player...
Naroa Iturri Askabide klinikako zuzendaria.
Naroa Iturri Askabide klinikako zuzendaria. (Iñigo Uriz | FOKU)

«Berrogei egun bizitzagatik» kanpaina hastear zela ebatzi dute epaileek 100 metroko urruntze agindua. Baikorki jaso du neurria Askabide klinikak. Haurdunaldia etetearen zailtasunak gaindi, errezoan egoten diren pertsonak oztopo gehigarria direla azaldu du Naroa Iturrik. «Nahi dugun azken gauza da pertsona horrek karga gehiago jasatea».

Iturrik azaldu du azaldu du abortuaren kontrakoek udaletan gauzaturiko baimen eskaeretan, «emakumeen aldeko askatasuna» aldarrikatu izan dutela. Egoeraz jakitun, Ertzaintzari eskatu zioten bertaratuak identifikatzea. «Lehengoan deitu ziguten guardiako epaitegitik, behin-behineko neurriak hartzeko eskaera egin genuelako. Horrela, identifikatutako horiek ezin dute 100 metrotara egon. Horrek aurrekari bat jarri du».

Haurdunaldia eteten duten kliniken aurrean protestak gauzatzea debekatua dago 2022ko apirilaren 14az geroztik. Sei hilabetera aplikatu da araudia, interpretazio zailtasunengatik. «Lege honek laguna handiak ditu. Hasieran, hasi zitzaizkigun esaten adierazpen askatasuna edo elkartze eskubidea zeudela».

Askabideko langileak behin behineko neurriak ezarri izana nabarmendu du, espainiar Estatuko beste kliniketan ukatuak izan direlako urruntze aginduak.

Jaurlaritza Logoa