Zuzenean

Polloeko mausoleo frankistan hainbat antifaxistaren gorpuzkinak daudela baieztatu berri du Aranzadik. Senideentzat lasaitasun handia suposatzen du horrek, hala esan du Izaskun Etxeberria senideak, «tristea da baina poza eman digu, orain non dagoen badakigu gutxienez».
Gorpuak identifikatzea ez da lan erreza baina. Beste hobi batzuetatik atera zituztela eta mausoleo horretara eraman zituztela dio Javi Buces Aranzadiko ikerlariak. Gaiari sakon heldu diogu Hemen Gertatu Zen saioan.


