Zuzenean

Garazi Castaño

Annie Ernaux: begirada zorrotza eta idazkera bortitza

Pasa den ostegunean eman zuen jakitera Suediako Akademiak aurtengo Literatur Nobel saria nork eskuratu duen: Annie Ernaux idazle frantziarra saritu du Akademiak. Amaia Ereñaga NAIZeko kazetariaren laguntzaz, Ernaux-ren unibertsoan murgildu gara KulturHaria saioan.

Audio_placeholder

Annie Ernaux: begirada zorrotza eta idazkera bortitza

Loading player...
Annie Ernaux
Annie Ernaux

Literatur munduko saririk garrantzitsuena eskuratu du Ernauxk 82 urterekin. Akademiak bere kuraia eta gaitasun klinikoa azpimarratu ditu. Besteak beste, idazleak dohai handiz erretratatu du emakumea historian zehar. Kritika politikoak eta begirada soziologikoak leku handia izan du bere obran: arrazismoa, klase eta generoen arteko berdintasunaren aldeko borrokak... presente dira bere liburuetan. Idazle ezkertiar, feminista eta konprometitua da Ernaux.

1940ko irailaren 1an Lillebonnen jaio zen idazle, katedratiko eta irakasle frantsesa. Nerabezaroa eta gaztaroa Normandiako Yvetot herrian igaro zituen, Londresera lanera joan zen arte. Frantziara itzuli zen ostean, unibertsitate ikasketak garatzera, eta urteetan zehar irakaskuntzan aritu zen lanean, idazten zuen bitartean.

Autobiografia eta autofikzioa lantzen ditu idazleak. Bizimodu umil batetik emakume burges baten bizitzara jauzi egin zuen Ernaux-ek eta prozesu pertsonal horrek harilkatu du bere obra. Ahots propioz idatzi du beti; emakume izatetik, noski. Inposatutako roletik ihes egiten duen idazkerarekin egin die aurre zapalkuntza horiei: hizkera bortitza, zuzena eta irmoa da Ernaux-rena.

Jaurlaritza Logoa