Zuzenean

Naiz Irratia

Kubako blokeoa amai dadila exijituko dute igandean Bilbon

‘60 urte Blokeoan. 30 zigor Nazio Batuetan. Kuba Bai, Blokeorik ez!’ lelopean elkarretaratzea egingo da igandean Bilbon. Eta gainera, Estatu espainiarrean bizi diren kubatarren 6. topaketarekin egingo du bat. 60 urteko blokeoak duen eraginaz aritu gara Euskadi-Cuba elkartekoekin.

Audio_placeholder

Kubako blokeoa amai dadila exijituko dute igandean Bilbon

Loading player...
Orain gutxi Familia Kode berria onartu dute erreferendumean kubatarrek
Orain gutxi Familia Kode berria onartu dute erreferendumean kubatarrek (Yamil LAGUE | AFP)

Cuba-Euskadi erakundeko ordezkari Jose Manzaneda eta Santutxun bizi den Tony Merlan kubatarrak eman digute bai Ian urakanak eta bai AEBtako blokeoaren eraginaren berri.

AEBtako zenbait ekintzaile eta erakundek Joe Biden presidenteari eskatu diote urakanaren ondorioei aurre egin ahal izateko blokeoa behin-behinean bertan behera uzteko. 'The New York Times' egunkariak kaleratu du gutuna eta ikusteke dago erantzun baikorrik izango duen. Gaur gaurkoz, errealitatea da blokeoak 60 urte dirauela indarrean.

Urriaren 9an, igandea, Kubarekiko elkartasunezko eta blokeoaren aurkako ekintza bikoitza izango da Bilbon: udaletxearen aurrean elkarretaratzea, 12: 00etan, eta, aurreko orduetan, itsasontziz ibilaldi bat Bilboko itsasadarrean zehar, Orlis Pineda kubatarraren musikaz girotuta.

Jaurlaritza Logoa