Zuzenean

Joan Tarda: «Urriak 1a herri katalanaren garaipen handi bat izan zen, baina ez azken garaipena»

Elkarrekin urriak 1eko erreferenduma antolatzetik, ia gobernua zatitzeraino iritsi dira ERC eta Junts. Joan Tarda, ERCko militante historikoaren esanetan, «argi dago» bi alderdiek estrategia ezberdina dutela.

Audio_placeholder

Joan Tarda: «Urriak 1a herri katalanaren garaipen handi bat izan zen, baina ez azken garaipena»

Loading player...
ERCko Joan Tarda. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS
ERCko Joan Tarda. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS

Joan Tardaren aburuz «desiragarriena» Junts gobernuan mantentzea da, legegintzaldi hasieratik, «ERCk fronte zabaleko gobernuen eraketa» defendatu duelako. Legegintzaldiko lehen nahia ERC, Junts, Cup eta En Comú barnebilduko lituzkeen gobernua eraikitzea zela aitortu du, independentzia zein erabakitze eskubide nahiak bateratuz.

ERCko kontseilu nazionaleko kideak argi du Juntsek gobernua uzten badu, ERCk «aurrera» egingo duela gutxiengoan osaturiko gobernu batekin. «Katalunian bizi dugun egoera behar beste konplikatua, delikatua eta zaila da, hauteskunde deialdi bat saihesteko».

«Oinarria zabaltzea»

Independentziara bidean, Joan Tardak bi irizpide nagusi ezarri ditu: sustengua zabaltzea eta espainiar estatuarekin gatazkaren balizko erresoluzio bat negoziatzea. «Oinarrizkoa da gobernu on bat izatea, negoziaketen alde egitea eta indarrak batzea», azaldu du.

Ez du estrategia horretan ikusten Junts. Eskuindarrak gobernutik irtengo balira, kaltetuak nortzuk izango liratekeen galdetuaz. Joan Tardak dio, independentismoa irtengo dela galtzaile. «Independentista eta subiranisten arteko fronte zabalen eraikuntza defendatzen badugu, koordinazio eta konplizitate gehiago izateko da, hau da, oinarria zabaltzea».

«Guretzat ez da garrantzizkoa konbentzitua dagoena estresatzea, baizik aseptikoa denari protagonismoa ematea. Hau da Esquerra Republicanaren ikuspuntua», zehaztu du ERCko militanteak. Alderdiak egoeraren «analisi sakona» egin duela baieztatu du, «egin beharrekoa oinarria zabaldu eta Estatu espainiarraren aurkako oldarraldi berri baterako prestatzea da» ondorioztatuz.

«Ez gaitu eragiten»

Bi alderdi independentisten arteko tentsioa kaleraino iritsi da. Ezin esanguratsuagoak izan dira ERCko kideek diadan edota urriak 1eko bosgarren urteurrenean jaso dituzten txistukadak. Alderdi errepublikanoari autonomista izatea ere leporatu diote. Joan Tardak «irrigarri» jo ditu halako salaketak. «Traidore edo "botifler" deitzen bagaituzte, esan dezakedana da akusazio hauen aurretik gure historia dagoela. Horrek ez gaitu eragiten».

«Gure ibilbide errepublikanoaren kontrakoa da katalanitate tituluak banatzen dituzten independentista berrien jarrerak. Carma Forcadell, independentzia adierazpena irakurri zuen parlamenteko presidentea eta lau urtez espetxean izan dena txistukatzea, axolagabea iruditzen zait». Independentismoaren sektore bat «ideia magikoetan» bizi dela kritikatu du ERCko militanteak. 

«ERCren estrategia hoberena da»

Joan Tarda guztiz sinetsita dago ERCren estrategian. Ondorioz, hainbat politikari proposaturiko aldebakarreko independentzia guztiz baztertu du. «Ez du Kataluniako errealitatea erantzuten. Herrialdearen independentzia bizi garen moduan eraikiko dugu edo ez dugu eraikiko».

 

 

Jaurlaritza Logoa