Zuzenean

Maite Bidarte

Errelato erotikoak, jazza eta bidaiari berriak Bigarren Kafearen laugarren denboraldian

Zinemaldiko zurrunbilotik irtenda, Tolosako irrati-laborategitik emango dio hasiera laugarren denboraldiari Bigarren Kafea saioak. Unsain, Oreja eta Goikoetxea gehitu dira aurkezle taldera, eta errelato erotikoak, bidaiak, sukalde kontuak eta jazz doinuak daude nobedadeen artean.

Audio_placeholder

Errelato erotikoak, jazza eta bidaiari berriak Bigarren Kafearen laugarren denboraldian

Loading player...
Bigarren Kafeko aurkezle taldea: Gartxot Unsain, Goretti Oreja, May Gorostiaga, Goiuri Eceiza, Iñigo Asensio, Julen Goikoetxea eta Oihana Maritorena
Bigarren Kafeko aurkezle taldea: Gartxot Unsain, Goretti Oreja, May Gorostiaga, Goiuri Eceiza, Iñigo Asensio, Julen Goikoetxea eta Oihana Maritorena (Bigarren Kafea)

Berrikuntza ugarirekin dator Bigarren Kafea saioko laugarren denboraldia. Hasteko, hiru aurkezle berri gehituko dira taldera: Julen Goikoetxea, Gartxot Unsain eta Goretti Oreja. May Gorostiaga eta Oihane Maritorena lehen denboralditik daude eta laugarrenean ere arituko dira, eta, egunero-egunero, saioa gidatzen Iñigo Asensio eta Goiuri Eceiza.

Goikoetxeak iazko denboraldi bukaeran hartu zion txanda Maitena Salinasi, eta berak jarraituko du aurten. Orejak gaztetasuna ekarriko du saiora, 20 urte ditu eta hirugarrena Gartxot Unsain izanen da, mila saltsetan dabil donostiarra, batez ere musika kontuetan, eta orain Naiz Irratiako arratsaldetako magazinean ere ibiliko da. Bere ardurapean geratuko dira elkarrizketa akustikoak eta baita Doinuetatik Haratago podcasta ere. «Ukitu berria emango dio Unsainek podcastari, ez du soilik euskal startsistemak parte hartzeko, auzoko fruta dendako langileearengana ere hurbilko da Gartxot bizitzako 5 kantuak biltzera» esan du Iñigo Asensiok saioko zuzendariak.

Kolaboratzaileen artean ere bada berrikuntzarik. Sukalde kontuekin bueltatuko da Javi Rivero Tolosako AMA tabernako sukaldaria. Maddalen Tellabide pianistak, jazzaren historiako emakume izenak ekarriko ditu ostiralero. Estreinatuko den bestea da Xabi Tolosa komikigilea, Madriletik gehituko da taldera. Bidaia atalean Agurtzane Belauntzaran, Josu Iztueta eta Angel Cuerdok osatzen duten hirukoteari bi bikote bidaiari  gehituko dira. Iñaki Goikoetxea eta Maialen Lopez eta Ander Arandia eta Garbiñe Arroyuelo de la Torre. Lehenak, Hego Amerikatik barrena ibiliko dira Euskal Diasporaren bidetik, bigarrenek, Ugandara iristea dute helburu.  Mukwano Lagun Gobernuz Kanpoko Erakundeakk han dauzkan proiektuetan laguntzea dute xede eta bidean, beste hainbat GKEren proiektu bisitatzeko asmoa dute. Irailaren 15ean abiatu ziren Alegitik, 10 hilabetetan iristea helburua. 

Aurten ere egongo dira Elkarrizketa Akustikoak, Juan Ignazio Hartsuagak antropologiaren mundura hurbilduko gaitu, inteligentzia artifizial gaiak landuko ditu Unai Elordik, modaz eta diseinuaz arituko da Maria Romero Laspiur, geografia kontuak andoni Mateosen esku geratuko dira. ’Puri purian’ tartean telesail eta zinema kontuak ekarriko ditu Idoia Davila Uzkudunek, eta sexualitate gaiak jorratuko ditu Xarmako Idoia Sanchezek. 

Firfiran podcats umela

Laugarren denboraldiko harribitxia ‘Firfiran podcast umela’ izanen da. Kaixo Maitiarekin elkarlanean egindako errelato erotikoen podcast sorta da. Kaixo Maitia Euskaldunon harremanetarako guneak errelato erotikoen lehiaketa antolatzen du. Lehiaketako finalistak podcast formatura egokitu dituzte. Gartxot Unsain eta Fariba Sheikanek jarri dute ahotsa eta audioaren ekoizpen eta diseinua Korima Filmsek egin du.

Guztira 11 atal izango dira eta hamabosterokoa izango da. Irailaren 26an estreinatuko da lehendabiziko atala. Irati Goikoetxeak idatzitako 'Inspirazio Basa' izango da lehenbaziko kontakizun erotikoa.

Jaurlaritza Logoa