Zuzenean

NAIZ

Alessandro Ruta: «Espero genuena zehaztu da»

GARA eta NAIZeko kolaboratzaileak «eskuindartzat» jo du Italia. Ondorioz, ez dio harridurarik sortu Giorgia Meloniren garaipenak. ‘New York Times’ egunkariak zehaztu moduan Rutak dio Mussoliniren garaitik gertuen den hautagaia dela.

Audio_placeholder

Alessandro Ruta: «Espero genuena zehaztu da»

Loading player...
Matteo Salvini, Silvio Berlusconi eta Giorgia Meloniren arteko batasunak bozen %44a eskuratu du. te el acto electoral de ayer en la Piazza del Popolo, en Roma.
Matteo Salvini, Silvio Berlusconi eta Giorgia Meloniren arteko batasunak bozen %44a eskuratu du. te el acto electoral de ayer en la Piazza del Popolo, en Roma. (Alberto PIZZOLI (AFP) - Igor PETYX (ANSA | AFP))

Fratelli d´Italia, Forza Italia eta Liga Norte alderdien batasunak bozen %44a eskuratu du. Espero zena «zehaztu» dela, azaldu du Alessandro Rutak. Honela, Italiak lehen lehen ministro emakumea izango du. Otxandion bizi den italiarrak lehen ministro emakumea ultraeskuinarekin iristea deitoratu du.

Giorgia Meloniren gorakada boto joeraren aldaketaren ondorio dela uste du Rutak. «Liga Norteko botoak Giorgia Melonirengana joan dira. Liga Nortek ia hiru milioi boto galdu ditu, eta gorakada nabarmena Fratelli d´Italiak izan du. Beraz, transplante bat bezalakoa izan da».

Ezkerrari dagokionez, gabeziak dira nagusi. Alessandro Rutarentzat «benetako ezkerrak» ez du ordezkapenik izango, ez delako botoen %5era iritsi. Aldiz, aferak aurreikusten ditu Alderdi Demokrataren baitan, instituzioetara jotzeko izan duen ohituragatik. «Sekulako hondamendia izan du Alderdi Demokratak estrategiari dagokionez. Erico Letta idazkari nagusia edonorekin koalizioan joaten saiatu da, eta azkenean ia bakarrik gelditu da».

 

Jaurlaritza Logoa