Zuzenean

Bigarren Kafea

Nagore Muriel; gazteriaren epaimahaitik, zuzendari izatera

Orain arte ez da sekula euskarazko lanik izan Zinemaldiko Nest sarirako hautagaien artean, eta aurten bi izango ditugu. Horietako bat izan da Nagore Muriel Letamendiaren 'Erro Bi'.

Audio_placeholder

Nagore Muriel; gazteriaren epaimahaitik, zuzendari izatera

Loading player...

Gradu Bukaerako Lan gisa sortu zuen proiektua eta Nest sailean hautagai izatera igaro da espero gabean. Nest Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten den film laburren nazioarteko lehiaketa da, eta lehenengo aldia izan da EHUko lan bat hautatzen dutena.

Oraidik era sinistu ezinik dabil Nagore Muriel Letamendia. «Etxeko jaialdi gisa sentitzen dugun arren, nazioartekoa da eta hori ohorea da» esan digu. Atzo goizean ikusi zuen lehen aldiz pantaila handian, baina urduritasun eta beldurraren gainetik pozik atera zen. 

'Erro Bi' doluari buruzko film laburra da. Ainhoak, filmeko protagonistak, bere baserria utzi nahi du aitaren heriotzaren ostean, eta horrek amarekin gatazka sortuko du. Zuzendariak hasieratik garbi zuen istorioaren nondik norakoa, baina heriotzaren gaia ez zen aspalditik bueltaka zuen gauza bakarra; izan ere, Ibone Ajuria antzezleari ere begia botata ziola onartu du, pantaila aurrean indar handia duen pertsona baita. 

Baserriaren bilaketa ez zela lan erraza izan onartu digu Nagorek; «Baserritik baserrira atez ate joka saiatu ondoren, dosierrak bidali eta korreo bidez lortu genuen baserria». 

Lehiaketaz, sorkuntza prozesuaz eta etorkizunaz aritu gara Nagore Muriel Letamendiarekin.

Jaurlaritza Logoa