Zuzenean
Musikak garrantzia handia du Donostiako Zinemaldian, eta horretaz asko daki Paula Olaz musikagileak. Zinema, telebista, antzerki eta bideo-jokoetarako soinu-bandak egin ditu nafarrak; 'Handia', 'Errementari', 'Nora', 'Oihana' eta beste hainbeste proiektutan egin du lan. Orain, 'Karpeta Urdinak' dokumentalari musika jartzea egokitu zaio.
Larunbatean estreinatu zuen Ander Iriartek torturen inguruko dokumentala, Istanbulgo Protokoloan oinarritutako testigantzekin. Ez da erraza horri musika jartzea. «Emozioetan lan egiten dugunok, ez dakigu inoiz ondo edo txarto ari garen, baina baduzu barrutik ateratzen den energia bat» aitortu digu Olazek.
Energia hori lortzeko, instrumentu egokiak topatu behar dira. «Saiatu nintzen esentziara joaten; hoztasuna, bakardadea eta biolentzia. Horretarako, egurrezko eta metalezko tresnak erabili ditugu».
Hilabeteak igarotzen dira Olazek musika egiten duenetik filma estreinatzen den arte. «Pelikula berirro ikusten dudanean, momentu hartan sentitzen nuen guztia sentitzen dut; denboran atzera egitea bezelakoa da» esan digu.
Zinemaz, doinuez eta musikak mundua eraldatzeko duen gaitasunaz aritu gara.