Zuzenean

Epaileek botere judizialari ez dagozkion erabakiak hartu izana salatu du Kontseiluko idazkari nagusiak. «Beste bat da. Azken hilabeteetan, behin eta berriro berresten ari gara hizkuntza politikaren judizializazioa», zehaztu du. Adibidetzat jarri ditu Paul Bilbaok Irungo udaltzainen oposizioa, Laudioko bitarteko funtzionarioaren kasua eta udaltzainen lan-poltsatik B2 hizkuntza-eskakizuna ezabatu izana. Afera honek «euskaldunen hizkuntz urraketak betikotzea» ekarriko duela aurreikusi du.
Fokua baliaturiko argudioetan jarri du Bilbaok. «Argudio horiek erabilita inork ez dio kargurik hartuko botere judizialetik. Alegia, nolabaiteko askatasuna dute herritarren eskubideen kontra zuzen-zuzenean egiten duten erabakiak hartzeko». Euskalgintzako idazkariarentzat «ez dira erabaki isolatuak», eta ikusteke dago zer gertatuko den Udal Legearen dekretuaz. Paul Bilbaok kontrako epaiak etorriko direla aurreikusten du.
«Erantzun bateratua eman behar zaio»
Helegitea jartzeko beharra defendatu du Kontseiluko kideak, eremu judiziala «arrotza» izan arren. «Erakutsi beha dugu gure komunitatea ez dagoela prest halako kanpo eskuhartzeak onartzeko».


