Zuzenean

Garazi Castaño

Dela 70 urte Zinemaldia imaginatu zenekoa...

Cannesera egindako bidaia batetik zeharo hunkituta itzuli zen Francisco Aranaz, eta ideia batekin: zine jaialdi bat martxan jartzea Donostian, baita lortu ere! 70 urte hauetan gertatutakoak biltzen ditu Tabakalerako 'Imaginatu Zinemaldia' erakusketak, irailaren 24a  da bisitatzeko azken eguna.

Audio_placeholder

Dela 70 urte Zinemaldia imaginatu zenekoa...

Loading player...
Donostia. "Imajinatu zinemaldia" erakusketaren aurkezpena .
Donostia. "Imajinatu zinemaldia" erakusketaren aurkezpena . (Maialen Andres (Foku))

Donostiako Zinemaldira etortzekoa bazara, hurbildu zaitez Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentrora eta eman itzuli bat 'Imaginatu Zinemaldia' erakusketatik. Harri batez, bi kope!

'Imajinatu Zinemaldia' esaldiak Donostiako merkatari batek duela 70 urte Cannesera egindako bidaia baten ondoren esan zituen lehen hitzei egiten die erreferentzia. Francisco Aranaz Darrás bilera hartan izan zen eta hainbat urte geroago hunkituta aitortu zuen han zirenetako inork ez zekiela ezer zinemaz, baina, hala ere, ideia gustatu zitzaiela eta buru-belarri jarri zirela lanean.

1953tik 2022ra dauden zazpi hamarkada hauek ederdi laburbiltzen dira Tabakalerako erakusketan. Alfonbra gorria jarraitu, ez da besterik egin behar, urte hauetan guztietan pasa diren film eta izarrak ikusteko. Zinemaldian bezala, erakusketa honetan ere, leku berezia du publikoak eta baita Donostiako hiriak ere. «Herritarrek ere alfonbra gorria zapaltzeko lan handia» egin dela esan digu Asun Lasarte erakusketako komisarioak. Horregatik, garai ezberdinetako artxibo irudiez gain, herritarrek ateratako bideo eta argazkiekin ere osatu dute erakusketa hau.

Zinemaldiarekin batera amaituko da 'Imajinatu Zinemaldia' erakusketa, aukera ederra da etxean dugun nazioarteko ekitaldi hau gehiago ezagutzeko.

Jaurlaritza Logoa