Zuzenean

Peli Lekuona - Maite Bidarte

Elbira Zipitria eta Orixe Ikastolaren sorrera

Dela 20 urte, apenas zuen inork Elbira Zipitria irakasle aintzindariaren berri. Resu Abasolo eta Juana Lopez de Munain ikerlari lanetan jarri ziren, eta hariari tira egin zioten, kostata hasieran, Zipitriak ez baitzuen ezer idatzita utzi bere jardunaz, dena zegoen idazteke.

Audio_placeholder

Elbira Zipitria eta Orixe Ikastolaren sorrera

Loading player...
Elbira Zipitria bere ikasleekin, argazki ezagunenetakoa den irudian. Gaztelurako bidean doa haurrekin, 1954ko uztailaren 15ean. Argazki originala da esku artean duguna.
Elbira Zipitria bere ikasleekin, argazki ezagunenetakoa den irudian. Gaztelurako bidean doa haurrekin, 1954ko uztailaren 15ean. Argazki originala da esku artean duguna. (Andoni Zinkundegi | FOKU)

Gaur egun badakigu Elbira Zipitria Zumaian sortu zela, eta Donostian bizitu.  Eusko abertzale sutsua ze eta katoliko fededuna. 1936an ihes egin zuen Sarara, eta gerra amaitu bezain pronto egin zuen buelta Euskal Herrira, Donostiara. Etxe-eskola bat sortu zuen Donostian, hasieran ikasle batekin, eta bertan euskara eta pedagogia berritzailea jarri zituen praktikan. Etxe-eskola handituz joan zen, baita proiektua ere, eta bide horretatik sortu zen  1968an Donostiako Orixe ikastola.

Bost urte inguru aritu ziren Resu Abasolo eta Juana Lopez de Munain lanean, Elbira Zipitria ilunetik argitara eraman arte. Hala du izena kaleratu zuten liburuak, bai, liburu forman ikusi zuen argia haien ikerketak. Hamaika ate jo zuten, artxiboak koltsutatu, elkarrizketak izan. Elbira Zipitriaren ikasleak izandakoek aspaldiko koadernoak pasa zizkieten, eta handik eta hemendik, jakin zuten Elbira Zipitriaren bizitzaren berri eta baita haren hezkuntza metodoaren berri. Asko ziren Zipitriak bere eskola-etxean martxan jarri zituen metodo berritzaileak. Besteak beste, ordura arte ez bezala, Zipitriak ikaslea jartzen zuen erdigunean, eta ez irakaslea.

Jaurlaritza Logoa