Zuzenean

GuraSOS elkarteak urteak daramatza Zubietako errauskailuaren eraginak gertutik jarraitzen. Uztaileko azken isurketaren arira, elkarteko kide den Joseba Belaustegik adierazi du amonio eta metal astunen presentzia antzeman dutela errekan. Horren arira, orain arte Lakuako gobernuak idatzitako txostenak ikertu dituzte. «Topatu ditugu bi txosten, non adierazten den metal astun hauek 2021. urte osoan agertu direla oso maila altuetan. Hau da, jasangarriak ez direnak gizakiaren osasunerako edo ingurumenerako».
Oraindik, kutsaduraren jatorria erraustegia dela ziurtatu ezin badaiteke ere, hala dela pentsatzeko hiru arrazoi zerrendatu ditu Belaustegik. «Bateragarria da agertu den kutxaketa eta jarduera. Baita ere, jarduera hasi aurretik ez zegoen kuts4adura hori. Eta hirugarrena da isiltasuna. Demagun, ez daukala zer ikusirik erraustegiaren jarduerarekin. Zergatik ezkutatu dute informazio hau agintariek? Gu izan gara salatu dugunak eta aurkikuntza egin dugunak. Hori ere adierazgarria da. Ezer ezkutatzeko ez dagoenean, gauzak publiko egiten dira».
Erantzukizunari iskin egiteaz gain, GuraSOSeko kideak dio Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Kontsorzioa gezurrak zabaltzen ahalegindu dela. Kutsadura beste iturri edo enpresetatik datorrela baieztatzea, «betiko inguruneko delitugile taktika» dela baieztatu du.