Zuzenean

NAIZ irratia

«UPNk euskara zokoratzeko abian jarri zuen estrategia jarraitu du gobernuak»

Merezimenduen balorazio-dekretuak haserrea eragin du Euskalgintzaren Kontseilua eta Hizkuntz Eskubideen Behatokian. Epaileen jardunetik haratago gobernuaren «atzerapausoa» deitoratu du Paul Bilbaok.

Audio_placeholder

«UPNk euskara zokoratzeko abian jarri zuen estrategia jarraitu du gobernuak»

Loading player...
Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia.
Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia. (Maialen ANDRES | FOKU)

Epaileek Uxue Barcosen exekutiboak sorturiko merezimenduen balorazio-dekretuaren hainbat artikulu baliogabetu ostean, Nafar Gobernuak uztailaren 6an aurkeztu zuen dokumentu berria. Zuzenketak egin beharrean gobernuaren jarrera salatu du Paul Bilbaok. «Gobernuak urrunago jo du eta auzitegiek legez jotako artikuluak ere atzera bota ditu».

Dekretuaren zuzenketaren oinarria da, Nafarroan, euskara ez dela ofiziala herrialde osoan. Ondorioz, hamazazpi proposamen egin dituzte. «Euskararen ezagutza ez da inoiz atzerriko hizkuntzen ezagutza batura baino baxuago izango», proposatu du Behatokiak, «printzipio demokratikotzat» jota.

Balorazio-dekretua Euskararen Nafar Kontseilutik igaroko da azken onarpena jaso aurretik. Bertan, ezezko bozka emango du Kontseiluak. Hala ere, erabakigune honen irizpidea ez da loteslea izango.

 

Jaurlaritza Logoa