Zuzenean

Naiz irratia
Elkarrizketa

Txumai Iturria: «Jendearen baitan Euskal Selekzioaren aldeko grin hori badago»

Abian da Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa. Larunbatean hasi zen martxa Ajangizen eta abuztuaren 6an amaituko da Getarian. “20 urte Mendi Martxan, Gu ere bai! Euskal Selekzioa Ofizialtasuna!” lelopean. Txumai Iturria mendi martxaren antolatzaileak nondik norakoak azaldu ditu NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

Txumai Iturria: «Jendearen baitan Euskal Selekzioaren aldeko grin hori badago»

Loading player...
Euskal selekzioaren aldeko mendi martxaren hasiera
Euskal selekzioaren aldeko mendi martxaren hasiera (Euskal selekzioaren aldeko XX. mendi martxa)

Zortzi eguneko zeharkaldia izango da eta egunean, bataz besteko, 7-8 orduko ibilbideak egingo dira. Lehen etapa larunbatean izan zen Ajangizetik Bolibarrera, igandean Bolibarretik Durangora joan ziren eta asteleheneko etapa Durnagotik Otxandianora da.

2001ean antolatu zuen lehen aldiz ESAITek euskal selekzioen aldeko mendi martxa, “Bai, Euskal Herriari” ekimenaren testigua hartuta. Duela 7 urte desagertu zen ESAIT baina mendi martxa antolatzen jarraitu dute azken urteetan. «ESAIT desagertu zenean espero genuen ESAIT ordezkatzera etorriko zen beste herri mugimendu sendoago bat agertzea. Guk jarraitu izan dugu orain arte baina ikusten genuen gure eskema agortzen ari zitzaigula, eta erabaki genuen bertan behera uztea», azaldu du Iturriak.

20 urte pasa dira eta «zikloaren amaiera» iritsi delakoan daude antolakuntzatik. Gizartean «su txikia» piztuta dagoela konbentzituta, hauspotzea falta dela uste dute.: «Sentimenduak ez dira desagertzen, jendearen baitan Euskal Selekzioaren aldeko grin hori badago. Asmatu behar da hori aktibatzen, nola eta noiz».

Selekzioaren gaiari eusteko, instituzioek, kirolariek eta herritarrek «bideorri» bat adosteko beharra nabarmendu du Iturriak, «gogo hori badago, eta gogo hori behar bezala antolatu eta aktibatzen bada, geldiezina da».

Jaurlaritza Logoa