Zuzenean

Naiz Irratia

Guztia prest Hatortxu Rock-en, azkena izatea hortzimugan

Jaialdia abiatzeko ordu gutxiren faltan izan da gurean Aitor Agirrezabal antolatzaileetako bat. Jaialdiaren helburu nagusiak nabarmendu ditu gurean, «dispertsioaren aurkako salaketa» eta «auzolanaren goraipatzea» eginda. NAIZ Irratiak zuzeneko irratsaioa egingo du bertatik.

Audio_placeholder

Guztia prest Hatortxu Rock-en, azkena izatea hortzimugan

Loading player...
NAIZ eta Hatortxuko ordezkariak, NAIZ Gunean.
NAIZ eta Hatortxuko ordezkariak, NAIZ Gunean. (Iñigo URIZ | FOKU)

Bi urteko etenaldiaren ostean, Atarrabiak hartuko du ostera ere euskal preso politikoen dispertsioa salatu asmo duen Hatortxu Rock jaialdia ostiral honetan. Azken ukituak ematen harrapatu dugu Aitor Agirrezabal, jaialdiaren antolatzaileetako bat, «gogotsu» zitaren atarian.

Hatortxu Rock ez da nolanahiko jaialdia; presoen senideei sostengua eman eta dispertsioa salatzeko helburuz hasi zen antolatzen orain urte batzuk eta hala segi du gaur arte. Agirrezabalek esan du «auzolanak» egiten duela posible jaialdia, eta hori gabe «ezinezkoa» litzatekeela aurrera eramatea. Ez da gutxiagorako: 1.500 bolondres inguru arituko dira lanean jaialdiak iraungo dituen bi egunetan.

Elkartasuna du oinarri jaialdi honek, eta ondo pasa eta disfrutatzea helburu. Horretarako 30 bat emanaldi jasoko dituen kartela atondu dute antolatzaileek.

Jaialdiarekin bat eginez, gainera, NAIZek gune propioa izango du ‘Auzolana’ deituriko oholtza izango den gunean. NAIZ Irratiak bertatik zuzenean irratsaioa egingo du bi egunetan, 19:00etatik 22:00ak bitarte.

Jaurlaritza Logoa