Zuzenean

Naiz Irratia
Elkarrizketa
Arantza Gutierrez
Mugak Zabalduz-eko kidea

«Ez dugu Europa hau nahi, guztientzat eskubideak bermatuko dituen Europa bat nahi dugu»

Amaitu berria da Pirinioak eta Alpeak zeharkatu dituen Mugak Zabalduz karabana. Memoria historikoa gogoan, iraganeko zein egungo migrazio politikak ez direla horrenbeste aldatu egiaztatu dute. Irailean Bruselara egingo duten martxan dute arreta orain ipinita.

Audio_placeholder

«Ez dugu Europa hau nahi, guztientzat eskubideak bermatuko dituen Europa bat nahi dugu»

Loading player...
Mugak Zabalduz karabanako kideak, Bartzelonan.
Mugak Zabalduz karabanako kideak, Bartzelonan. (@Ekinklik @MugakZabalduz)

Amaitu berria da errefuxiatuen eskubideak aldarrikatu ohi dituen Mugak Zabalduz elkartasun karabana. Zazpigarren edizioa izan dute aurtengoa, eta, Pirinioak eta Alpeak zeharkatu dituzte, Europako Batasunaren migrazio politiken ondorioz pertsona migrante eta errefuxiatuek pairatzen duten «egoera jasanezina» ikusaraziz eta salatuz. Karabanan parte hartu duen Arantza Gutierrezek gogoratu du memoria historikotik ere asko izan duela, «garai batean Francoren matxinada jasan zutenen testigantzak eta lekuak» ikusteko aukera izan dutelako.

«Orduko politikak eta oraingoak ez dira asko aldatu», gehitu du. Izan ere, gogoratu du pasa den mendean Europa barneko mugak klandestinoak zirela «totalitarismoa» jasaten zutenentzat, eta berriz ere «klandestino bihurtu» direla Europar Batasuneko migrazio politikak jasaten dituztenentzat. Azken honetan bereziki izan ditu gogoan gure mugetan arrazoi bateko edo beste azken hilabeteetan hil diren lagunak. «Mugak maiz artifizialak izaten dira, eta jendea heriotzara kondenatu ohi dute».

Iraila amaieran, Bruselara

Mugak Zabalduz karabana amaitu da, baina antolatzaileak lanean segitzen dute. Begiradak orain iraila amaieran eta urria hasieran Bruselara egingo dute martxan dituzte jarrita. «Ez dugu Europa hau nahi; mugak edonori zabalduak dituen Europa bat nahi dugu, guztientzat eskubideak bermatuko dituena», azaldu du Gutierrezek.

Jaurlaritza Logoa