Zuzenean

NAIZ Irratia

«Ezezkoa ateratzekotan ere, mobilizazio berriak egingo ditugu»

LAB sindikatuko koordinatzaile nagusi den Igor Arroyok eros ahalmena bermatzeko beharra aldarrikatu du, eta euskal administrazioak jarrera neutralagoa izan dezala lan gatazketan.

Audio_placeholder

«Ezezkoa ateratzekotan ere, mobilizazio berriak egingo ditugu»

Loading player...
Igor Arroyo, LAB sindikatuko koordinatzailea. (Oskar MATXIN/FOKU)
Igor Arroyo, LAB sindikatuko koordinatzailea. (Oskar MATXIN/FOKU)

Mercedesko beharginek bizi duten lan gatazkan presioak areagotuz joan direla salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuetako kideek. Emilio Titos bera, plantako zuzendariak hedabideetan adierazi du, akordioa sinatzen ez bada, «amaieraren hasiera» izango dela. LAB sindikatuko koordinatzaileak negargarritzat jo ditu adierazpen hauek. Zentzu berean, lehendakariak egindako adierazpenak arbuiatu ditu Arroyok. «Iñigo Urkullu ez da denon lehendakaria, ez da langileen lehendakaria. Ikusten dugu, Tubacexen aferan, Mercedesen aferan eta zahar egoitzetako aferan, Iñigo Urkullu eta bere alderdi politikoak ez dute langileen aldeko jarrerarik adierazten, baizik ez dute neutraltasun instituzional bat mantentzen. Patronalaren agenda aurrera ateratzeko agenteak dira».

Egun, Mercedes da Euskal Herriko lan gatazketatik oihartzun ozenena duena. CCOO, UGT, ekintza eta PIM sindikatuek lan-baldintzak eraldatzeko zuzendaritzarekin aurreakordioa lortu arren, beharginek mobilizazioekin jarraitu eta soldata KPIarekin gaurkotzea aldarrikatu dute. Igor Arroyok ez ohikotzat jo du gehiengo sindikalaren egoera. «Kuriosoa da. Langileen babesa ez duten sindikatu batzuekin egindako akordioa defendatzen ari dira».

Astelehenean zehaztuko da Mercedeseko beharginek zer nolako hautua egiten duten aurreakordioarekiko. LAB sindikatuak argi du ezezko botoa sustatuko duela, eta ezezkoa ateratzekotan ere mobilizazio berriak iritsiko direla.

Eros ahalmen galera

EAEko Lan Harreman Kontseiluko presidenteak soldatak KPIaren arabera negoziatzea «desiragarria» dela esan ostean, LAB sindikatuko koordinatzaileak dio erreakzio «zintzo» eta «interesgarria», arduradun politikoak beste norabide batean kokatu direlako. «Eusko Jaurlaritzaren arduradunak aritu dira esanez, KPIaren araberako soldata igoerek eragin kaltegarria izango luketela. Lan Harremanetako Kontseiluan zihurrenik badago bestelako ikuspegi bat, seguru aski bestelako ezagutza bat, eta bestelako hurbiltasun bat».

 

Jaurlaritza Logoa