

Zuzenean 11:00h - 13:00h
Haria 2
13:00h - 14:00h
KirolHaria
14:00h - 16:00h
Zebrabidea

‘Sound of Music’ aukeratu dute Bilynchtarrek hilabete honetan. Uda giroak, sortzen baitu kantuan aritzeko gogoa eta horregatik aukeratu dute Bilynchen historiako lehendabiziko musikala.
1965eko Estatu Batuetako antzerki musikaleko film bat da 'Musikaren Doinua' filma. Robert Wisek ekoitzia eta zuzendua, Julie Andrews eta Christopher Plummer dira protagonistak. Oskarbi Seinen hala aginduta, Zumetak, Bidartek eta Iturriozek lehendabiziko aldiz ikusi dute hiru ordu, bai, hiru ordu, irautzen dituen film honek. Aingeruak bezala kantatzen duen familia bat, Naziak eta Alpeak. Zer atera daiteke gaizki?