Zuzenean

Naiz Irratia

«Pertsonen eskubideen mesedetan gehiengo aurrerakoiak artikulatu behar ditugu»

Azken legealdian izan duen esperientziarekin, Laura Aznalek «ilusioz eta gogotsu» hartu du Nafarroako EH Bilduren zerrendaburu izateko aukera. Proiektua sendotu eta pertsonen eskubideak bermatuko dituen politiketan jarri du indarra.

Audio_placeholder

«Pertsonen eskubideen mesedetan gehiengo aurrerakoiak artikulatu behar ditugu»

Loading player...
LAURA AZNAL
LAURA AZNAL (@EHBilduNafarroa)

Datorren urtean EH Bilduren hautagaia Laura Aznal izango da Nafarroako hauteskundeetan. 2015ean Ezkabarteko udalean oposizioan hasi eta 2019an eman zuen Nafarroako Parlamentura jauzia. Zerrendaburu izateko proposamena egin ziotenan «harrituta» geratu zen, baina orain guztiz «konbentzituta, gogotsu eta ilusioarekin» dago.

Enpresa pribatuan egin izan du lan beti, baina zerbitzu publikoaren «bokazioa» izan du. Gainera, hasieratik «guztiz identifikatuta» sentitu da EH Bilduren proiektuarekin: «EH Bildu proiektu sendoa da, ez da pertsonetan zentratzen, proiektuan baizik. Nafarroan errotuta gaude, lehen indar munizipalista gara eta udazkenean hasiko dugu zerrenden prozesua. Ziur nago oso prestatutako jendea egongo dela parlamentuan».

Pertsonen eskubideak «erronka»

EH Bilduren proiektua Nafarroan indartzea garrantzitsutzat jo du, «indar erabakigarria» izateko. «Gure proposamenak eta lorpenak pertsonen eskubideen mesedetan dira, horretarako eskuina baztertu eta gehiengo aurrerakoiak artikulatu behar ditugu», adierazi du.

Datozen hilabeteak txarrak izango direla uste du, oro har egoera konplikatua delako. Krisi betean, horri aurre egiteko autogobernuan jauzia ematea beharrezko jo du herritarren ongizatea bermatzeko. Nafarroan erabakiak hartu behar dira Aznalen aburuz, zerbitzu publikoak indartu eta enplegu duina bermatzeko.

Erronka ezberdinak jarri ditu, betiere pertsonen eskubideak oinarri hartuta: aberastasunaren banaketa justuagoa, fiskalitate progresiboa, osasun sistema indartu, oinarrizko errentaren legea, 0-3 hezkuntza benetako zikloa izatea, zonifikazioa gaindituko duen euskararen lege berria...

Azken urteak «positiboak»

Legealdi «berezi» honetan, PSNk ulertu du EH Bildu determinantea dela «eskuinaren politikak baztertu eta herritarren eskubideetan aurrera egiteko», Laura Aznalen esanetan. Aitzitik, argiak eta ilunak egon direla aitortu du.

Argiak, aurrekontuen akordioan eta EH Bilduren eragina neurri sozialetan: Osasungintza, pentsioak, tokiko finantziazioa, etxebizitza, aldaketa klimatikoa kasu. Ilunak, berriz, Madrilekiko PSNren «menpekotasuna«. «Anbizio falta» hizkuntz politikan edota PAI bezalako ereduaren alde eskuinaren «menpe» dagoela uste du Chiviteren gobernua.

Nolanahi, eskuina «oso gaizki» dagoela uste du Aznalek. Zortzi urte gobernutik kanpo egotea «kaltegarria» izan da eurentzat eta «oposizio zakarra eta suntsitzailea» ari dela egiten dute du. «Deskonposizioan» dagoela uste du.

 

Jaurlaritza Logoa