Zuzenean

Kopenhagetik abiatuko da ostiral honetan 2022ko Tourra. Lehen hiru etapak Danimarkan egingo dira, ondoren Frantziako lurretan sartuko da lasterketa. Aurtengoan lau euskal ordezkari izango ditugu bertan: Ion Izagirre (Cofidis), Gorka Izagirre (Movistar), Imanol Erviti (Movistar) eta Jonathan Castroviejo (Ineos). Hain justu, hitzordurako egun gutxiren faltan gurean izan dugu Ion Izagirre ormaiztegiarra.
Espainiako Txapelketetan erorikoa izan ostean ez da bere onenean iristen ormaiztegiarra, baina «gogotsu» dagoela aitortu du. Suitzako Itzulian ere ez zen aurreikusitako mailan egon, berak onartu legez. Era berea, aipatu du Guilleme Martin izango dutela taldeburu.
«Hitz egiteko, debatitzeko edota ideiak partekatzeko mahai bat behar da»
Joan Mari Irigoienen arrastoa, Xabier Mendiguren editorearen eskutik
